Webinar hau gizarte osoari lehen aldiz irekitako saio ziklo berri baten parte da, eta Euskadiren gaitasun berritzailea ikusaraztea du helburu, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeek abiarazitako benetako kasu praktikoen bidez. Topaketa horietan, ikertzaileek, enpresek eta berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileek partekatuko dute nola ezagutza zientifikoa eta teknologikoa aplikatutako soluzio bihurtzen den, eragin ekonomiko eta sozialarekin, funtsezko prozesuak, lankidetzak eta ikaskuntzak azalduz.

Urteko lehen webinar honetan egungo marketinaren erronka handienetako bati helduko diogu: erosketa erabakietan eragiten duten emozioak ulertzea, kasuen % 90ean logikan oinarritzen ez direnak. Patxi Alija Adimen Ikerketako zuzendari nagusiaren eskutik, berrikuntza teknologikoak merkatuen ikerketa nola iraultzen ari diren ezagutuko dugu.

Saio horretan hauek ikasiko dituzu:

✔️ Zer-nolako inpaktua izan duen merkatuen ikerketarako plataforma aitzindari bat garatu izanak, sentsorika, errealitate birtuala, neuromarketina eta datuen zientzia baliatzen dituena.

✔️HAZITEK proiektu batean sortutako ikerketa aplikatua eta ikaskuntza teknologikoa oinarri izan direla kontsumitzaileek biki digitalekin sortutako inguruneetan dituzten jokabide eta emozioak aztertzeko metodologia berriak erabiltzeko.

✔️Zer-nolako balioa duen enpresen, unibertsitatearen eta beste eragile batzuen arteko lankidetzak erronka konplexuei ikuspegi etiko, legezko eta teknologiko batetik ekiteko orduan.

Kasu hau Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ​Kasu praktikoen bankuaren​ parte da, euskal erakundeek ezarritako 250 berrikuntza kasu praktiko baino gehiago dituen online tresna bat, beste batzuentzat eredu eta inspirazio gisa balio duena.

Partekatu albiste hau

Online

urt. 30

09:00 - 09:45 CEST

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia