17º FIRTS LEGO LEAGUE
2026ko otsailaren 28an izango da Euskadiko FLL txapelketa Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Eskola desberdinetako 180 taldek baino gehiagok defendatuko dituzten beren berrikuntzako proiektuak eta robotak, 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientzia eta teknologiaren interesa sustatzeko hezkuntza-programa honetan.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatua.
Egin zaitez boluntario eta bizi FIRST LEGO League esperientzia!
Zientzia, teknologia edo hezkuntza maite dituzu? Egin bat boluntario gisa, eta izan zaitez ehunka gazte berrikuntzan, sorkuntzan eta taldean lan egiten inspiratzen dituen ekitaldi baten parte. Ez duzu esperientziarik behar, laguntzeko eta ondo pasatzeko gogoa baino ez.
Arbitro, epaile tekniko, epaile zientifiko (Explore), floater (+ Tránsito), arduradun zientifiko (Explore) edo timekeeper (Scorekeeper) gisa parte har dezakezu. Eta oraindik ez badakizu zer rol egokitzen zaizun, aukeratu Ez dakit eta zure lekua aurkitzen lagunduko dizugu.
Bizi egun paregabea, emozioz, ikaskuntzaz eta etorkizunaz betea.
Torneo
FLL Euskadi bost egoitzatan aldi berean izango da lehenengoz:
- FLL Euskadi Bilbao-AS Fabrik, Mondragon Unibertsitateak antolatua (Bilbao BBF campusa)
- FLL Euskadi Bilbao-Deusto, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Bilboko campusa)
- FLL Euskadi Donostia, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Donostiako campusa)
- FLL Euskadi Mondragon, Mondragon Unibertsitateak antolatua (Arrasateko campusa)
- FLL Euskadi Vitoria-Gasteiz, UPV/EHUk antolatua (Arabako campusa)
Infomazio gehiago emen
UNEARTHED erronka
Denboraldi honetan taldeak arkeologo bihurtuko dira eta iraganaren berri izango dute etorkizuna ezagutzeko UNEARTHED erronkaren bidez.
Prestakuntza-programa
FIRST LEGO League Euskadiko prestakuntza-eskaintza berdingabea da estatuan. Enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta erakundeen bidez taldeek ikustaldi presentzialak egin ditzakete edizio bakoitzeko erronkarekin lotuta.
Aurreko edizioak
Ibon, entrenatzailea
“10 urte baino gehiago daramatzagu parte hartzen. Txapelketa hau haurrentzako pizgarria da, poztu egiten dira eta data gerturatu ahala, orduak sartzeko prest egoten dira, baita klasetik kanpo ere.
Ongi pasatzera etorri gara. Ongi joaten bada, zoragarri, eta bestela, honaino iristea da gure saria”.
Oier, partaidea
“Esperientzia interesgarria eta dibertigarria izan da. Hainbeste tokitako eta parte hartzeko gogoz dagoen jendearekin egotea polita da. Gustukoena programatzen ikastea eta lagunak egitea izan da”.
Laura, irakaslea eta ama
“FLL Euskadi proiektuak ilusio handia egiten dio nire alabari. Balioak erakusten ditu, talde-lanean aritzen da, lagunartekotasuna dago, elkarri laguntzen diote… proiektu zoragarria da”.
Andoni, boluntarioa
“Ekipo sustatzailean nagoenez txapelketa antolatzen lagundu dut, baina gaur dena muntatuta ikustea harrigarria iruditzen zait. Taldeen ilusioa da ederrena, pozak zoratzen daude eta giroa ikaragarria da”.
