Sektore guztietan aplikatutako “Zientziatik Berrikuntzara” kasu praktikoak bilatzen ditugu
Ezagutza zientifiko-teknologikoa benetako inpaktua duen soluzio berritzaile bihurtu duen proiektu baten parte bazara, zure kasua “Zientziatik Berrikuntzara 2025” deialdira aurkeztera animatzen zaitugu.
Zientziaren eta berrikuntza aplikatuaren arteko lotura argia duten esperientziak bilatzen ditugu, balioa produktu, zerbitzu, prozesu edo antolaketa eredu gisa sortu dutenak. Bereziki baloratuko dira TRL 8 maila edo handiagoa duten heldutasun teknologikoko kasuak, ingurune errealetan baliozkotuak eta gizartean, ekonomian, ingurumenean edo erakundeetan eragina dutenak.
Lehentasuna izango dute Euskadin garatutakoek edo lurraldean eragin zuzena dutenek, baldin eta sistema zientifiko-teknologikoaren eta enpresen, administrazioen edo gizarte-erakundeen arteko lankidetza eraginkorra islatzen badute.
Kasu praktiko adierazgarrienak izango dira protagonista azaroaren 5ean Donostian egingo den Global Innovation Dayekitaldian.
NOLA BIDALI ZURE KASU PRAKTIKOA?
- Deialdiaren oinarriak deskargatu.
- Bete inprimakia dokumentuaren azken orrian.
- Bidali formularioa posta elektronikoz [email protected] helbidera.
Proposamenak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da.
Hauek dira Global Innovation Day 2024an erakutsi ziren Adimen Artifizialako 6 kasu praktikoak
Ariadna Grid ETE familiarrak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat garatu du, kontagailu elektrikoen manipulazioak automatikoki detektatzen dituena. Soluzio horri esker, banatzaileek energia galerak murriztu, fakturazioaren zehaztasuna hobetu eta sare elektrikoaren azpiegiturarekiko konfiantza handitu dezakete, eraginkortasun operatibo eta jasangarritasun handiagoa lortuz.
Eroski Taldeak AA sortzailean oinarritutako laguntzaile birtual bat ezarri du, erabiltzailearen online erosketa esperientzia hobetzeko. Garapenak bihurketa-tasa hobetzea ahalbidetu du, azkartasunari eta erabiltzeko erraztasunari esker.
Aita Menni Ospitaleak adimen artifizialean oinarritutako bideozaintza adimenduneko sistema bat ezarri du, desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentalak, kalte zerebrala edo adin handia duten pazienteei ematen zaien arreta hobetzeko. Teknologia horrek arreta prozesu proaktibo bihurtzea lortu du.
Pazienteei dokumentuak errazago irakurtzeko, Santa Marina Ospitaleak adimen artifizialeko “Neuroflash” tresna ezarri du, dokumentuak hizkuntza sinplifikatuz berridazten dituena.
Eraikuntza inguruneetako segurtasuna hobetzeko, Tekniker zentro teknologikoak adimen artifizialean oinarritutako bideo analitikoko sistema bat garatu du, lan ingurunea denbora errealean monitorizatzeko gai dena, arrisku egoera posibleak detektatuz.
TREBE Language Technologies statrup hainbat hizkuntza denbora errealean itzultzeko eta transkribatzeko gai den irtenbide bat garatu du, besteak beste, euskara, katalana eta galiziera, gutxieneko latentziekin.