Aurten, “Zientziatik berrikuntzara” lelopean, ezagutza zientifikoa gizartean eragina duten soluzio erreal nola bihurtzen den aztertu dugu
Topaketak euskal ekosistemako ehunka ordezkari bildu ditu, eta bost kasu praktiko erakutsi ditu, agerian uzten dutenak nola ezagutza zientifikoa balio sozial eta ekonomiko bihurtzen den industrian, osasunean, energian, jasangarritasunean eta eraldaketa digitalean. Gainera, Humberto Llavadorren eta María José Sanzen arteko elkarrizketak erronka klimatiko eta sozialak jorratu ditu, eta, lehen aldiz, berrikuntzari eta jasangarritasunari buruzko unibertsitate eztabaida bat sartu da EHUko ikasleekin.
Xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, ekitaldia osorik ikus dezakezu.








11:00 Irekiera
- Olatz Yarza, Donostiako Udaleko lehen alkateorde eta Mugikortasuneko, Garraio Jasangarriko eta Turismoko zinegotzi ordezkaria
- Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko Berrikuntza zuzendaria
- Imanol Rego, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasqueko presidentea
11:10 Berrikuntzako kasu praktikoak: zientziatik berrikuntzara
Aurkezpena Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren eskutik.
- EHU eta Surphase: “Bikaintasun operatiboa ura gatzgabetzeko plantetan, sentsoreen teknologia berritzailearen bidez”. Iliane Rafaniellok aurkeztuta, Surphaseko Chief Executive Officer
- Gestamp: “Factory 21. Fabrikazio malguaren kontzeptu berria”. Aloña Auzmendik aurkeztuta, Advanced Manufacturing Gestamp enpresako zuzendaria
- Oncomatryx Biopharma: “Berrikuntza hirukoitza, minbizi metastasikoa gainditzeko”. Pedro Esnaola aurkeztuta, Oncomatryxeko kontseilaria
- Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza: “BIZI programa: ingurune komunitarioetatik suizidioaren prebentzioa hobetzeko”.Andrea Gabilondo aurkeztuta, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea
- Tecnalia eta H2SITE: “Hidrogenoaren garraioa etorkizun jasangarri baterako gaitu dugu”. Gorka Hermoso aukeztua, H2SITEko finantza zuzendaria
12:00 Global Innovation Day elkarrizketa
- Humberto Llavador, ekonomia irakaslea Pompeu Fabra Unibertsitatean
- María José Sanz, BC3 – Basque Centre For Climate Change eta Ikerbasque Research Professor erakundeetako zuzendari zientifikoa
12:40 Unibertsitateko eztabaida, EHUko Kimika Fakultatearekin eta EHUko Unibertsitateko Eztabaida Elkartearekin batera antolatua. (Zientzia Astea)
Jarduera Zientzia Astean kokatzen da, EHUk urtero antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean.
- Janire Aramberri: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktoregoa (Kimika Fakultatea)
- Andrea Cid: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktoratua (Kimika Fakultatea)
- Peru Ikatzategi: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)
- Ander Larruscain: Material Berriztagarrien Ingeniaritzako doktoregoa (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola)
- Nahikari Martin: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktoregoa (Kimika Fakultatea)
- Joseba Mirena: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)
- Anje Mujika: Kimika Sintetiko eta Industrialeko doktoregoa (Kimika Fakultatea)
- Laura Vignau: Material Berriztagarrien Ingeniaritzako doktoregoa (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola)
Moderatzailea Gaizka Ormaetxea, EHUko Unibertsitateko Eztabaida Elkarteko kidea
13:30 Itxiera
Juan Ignacio Pérez Iglesias, consejero del Departamento de Ciencia, Universidades e Innovación del Gobierno Vasco
13:40 Koktela
Kasu praktikoak: zientziatik berrikuntzara
Ezagutu Global Innovation Day 2025ean erakutsiko diren 5 kasu praktikoak, Euskadik zientzia berrikuntza nola bihurtzen duen islatzen dutenak. Industria aurreratutik hasi eta osasunera, energiara edo ingurumenera iritsi arte, horiek guztiek erakusten dute zientziatik sortutako berrikuntzak garapen iraunkorrari eta gizartearen ongizateari laguntzen diola.
Nanoteknologia eta sentsorika aurreratua aplikatzen ditu, ura edangarri bihurtzeko planten eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Bere teknologiari esker, mintzen zikinkeria aurreikus daiteke eta energia-kontsumoa murriztu, baliabide hidrikoen kudeaketa arduratsuagoa egiten lagunduz.
Fabrikazio-eredu malgu, konektatu eta adimendun berri bat inplementatzea diziplina anitzeko instalazio generikoekin, Gestampen edozein produktu mota fabrikatzeko gaitasunarekin, geometria, azpiosagaien kantitatea edo lotura-teknologiak edozein direla ere.
Doitasunezko botika bat, gaixotasunaren tratamendurako ezagutza biomediko aurreratuenean oinarritua. Bere ikuspegiak biologia molekularra, biomarkatzaileen bidezko diagnostikoa eta tumore-mikroingurunean eragiteko zuzendutako terapia konbinatzen ditu, pankreako, birikako edo kolon metastasikoko minbizien aurrean beste itxaropen bat emanez.
Ezagutza zientifikoa eta teknologikoa konbinatzen ditu ingurune komunitarioetatik suizidioa prebenitzeko. Ikastaro interaktibo, online eta doakoa da, arriskuan dauden pertsonak detektatzeko eta haiei laguntzeko profesionalak eta herritarrak trebatzen ditu, eta Europako Batzordeak osasun mentaleko “Promising Practice” gisa aitortu du, gizartean duen inpaktuagatik eta nazioartean duen transferigarritasunagatik.
Materialen zientziak hidrogenoa ekoizteko eta garraiatzeko mintz erreaktore berritzaileak diseinatzeko aukera ematen duela erakusten du, karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioa bultzatuz.
Global Innovation Day elkarrizketa
Bi ahots erreferente horiek espazio paregabea bihurtuko dute Global Innovation Dayren elkarrizketa erronka klimatiko eta sozialei aurre egiteko irtenbide berritzaileak aztertzeko, zientziaren, ekonomiaren eta politika publikoen arteko lankidetza sustatuz.

María José Sanz
Zuzendari zientifikoa BC3 – Basque Centre For Climate Change-n eta Ikerbasque Research Professor-n

Humberto Llavador
Ekonomiako irakaslea Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Barcelona School of Economics-en eta Planeten Ongizateari buruzko Ikasketa Zentroan
Eztabaida unibertsitarioa Global Innovation Day-n
EHUko zortzi ikasle, Kimikako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ingeniaritza Eskolako fakultateetatik etorriak, berrikuntzari buruzko unibertsitateko eztabaida zirraragarri baten protagonista izango dira.
Bi taldetan banatuta, moderatzaile batek esleitutako gai bati buruzko aurkako jarrerak defendatu beharko dituzte.
Erronka horretan euren azkartasuna, ezagutzak eta argudiatzeko gaitasuna erakutsi beharko dituzte, bai eta beste taldearen ideiei kontra egiteko gaitasuna ere!

Jarduera Zientzia Astean kokatzen da, EHUk urtero antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean.

Janire Aramberri
23 urte

Andrea Cid
23 urte

Peru Ikatzategi
22 urte
(Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)

Ander Larruscain
26 urte

Nahikari Martin
22 urte

Joseba Mirena
22 urte

Anje Mujika
23 urte

Laura Vignau
30 urte
Moderatzailea Gaizka Ormaetxea, EHUko Unibertsitateko Eztabaida Elkarteko kidea
PROTAGONISTA GUZTIAK
EzagutuAFOROA BETETA
Itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu, bete formularioa mesedez
GOe – Gastronomy Open Ecosystem
Nafarroa Hiribidea, 20013 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa

Bertaratutakoei jakinarazten diegu ekitaldi hau grabatuko dela zabalkunde eta dokumentazio helburuekin.
Nola iritsi
GOe – Gastronomy Open Ecosystem
Nafarroa Hiribidea, 20013 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa
Aparkalekuak
-Parking Txofre San Sebastián – Parking Plaza Cataluña – Parking Kursal
Autobus geltokia
-Mariaren Bihotza
-Groseko Anbulatorioa
-Donostia – Nafarroa Hirib. 7
-Okendo Kultur Etxea
-Galtzara Nagusia / Gran Vía 21
Gurekin dauden erakundeak





