INNOBASQUE, 2025eko abenduaren 8a. Teknologia sakona esaten zaionak (deeptech) itzul diezaioke Europari burujabetza teknologikoa? Zientzia disruptiboak eta I+G intentsiboak badute ahalmenik EBren ekonomia eraldatzeko eta aurrez zeukan lidergo globaleko posiziora eramateko? Konputazio kuantikoak, AA aurreratuak, bioteknologiak edota belaunaldi berriko energiak Batasunaren etorkizunean duten garrantzia aztertzen du ‘Innobasque Joerak’ buletinaren hilabete honetako zenbakiak. Europar Batasunak hainbat indargune ditu esparru horietan, hala nola talentu ikertzailea eta erregulazio-egonkortasuna, baina lehendik ezagunak ziren zenbait arazo ere baditu (besteak beste, Draghi edo Letta txostenetan azpimarratuak); esate baterako, merkatuaren zatiketa, kapital falta edo administrazio-prozedura konplexuak.

Euskadin berrikuntzaren etorkizuna markatuko duten azken joera teknologikoak, zientifikoak eta sozialak jasotzen dituen hileroko sekzio horretan beste hainbat gai ere jorratzen dira. Horietako bat da Adimen Artifizialaren garapena kontrolatzeko borroka: botere globala eskuratzeko ardatz estrategikoa bihurtzen ari da lehia hori, eta, horren ondorioz, EBk atzeratu egin behar izan du bere erregulazio-proiektuko alderdi anbiziotsuenak indarrean sartzeko asmoa.

Hilabete honetako ‘Innobasque Joerak’ buletinean jorratutako hirugarren gaian, GPSa ordezkatzeko jada bideragarriak diren zenbait aukeraren berri ematen da; izan ere, nabigaziorako, sare elektrikoetarako eta operazio militarretarako orain arte funtsezkoa izan den tresna hori ezbaian dago, sabotajeak jasateko arrisku handia duelako.

ABENDUAKO JOERAK IKUSI

Partekatu albiste hau