- Enpresa Gobernantzaren Institutuak (IGE) honako hau egiaztatzen du aitorpen horrekin: «Innobasque bat dator kudeaketa etikoan, gardentasunean eta inpaktu kolektiborako orientazioan dauden estandar gorenekin, Euskadi Europan erreferentzia izango den gizarte berritzaile bihurtzeko misioaren ildotik».
INNOBASQUE, 2025eko maiatzaren 30a. Enpresa Gobernantzaren Institutuak (IGE), enpresa eta erakundeetan gobernu korporatiboaren praktikak hobetzea sustatzen duen erakunde independenteak, IGE bereizgarria eman dio Gobernu Onean Innobasqueri, “gobernantza sendo, parte-hartzaile eta profesionalarekin duen konpromisoa aitortzeko”.
Bereizgarria ematea antolaketa-diagnostiko sakon baten emaitza izan da. Diagnostiko horretan, 42 adierazle ebaluatu dira, funtsezko lau zutabetan multzokatuta: gobernantza- eta iraunkortasun-sistema, botereen oreka, jarraipena eta kontrola, eta kontuak ematea. Prozesuaren parte gisa, Innobasquek ibilbide orri pertsonalizatua jaso du, bere kudeaketa eredua indartzen jarraitzeko eta ekosistema instituzional etikoago, koherenteago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko.
Sari horrek “Innobasque kudeaketa etikoan, gardentasunean eta inpaktu kolektiborako orientazioan estandar gorenekin lerrokatu dela egiaztatzen du, Euskadi Europako erreferentziazko gizarte berritzaile bihurtzeko misioaren ildotik”, adierazi dute Enpresa Gobernantzaren Institututik.
Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, eskerrak eman dizkio kudeaketari, eta adierazi du “Innobasquek urteak daramatzala lanean berrikuntza teknologikoa edo ekonomikoa ez ezik, antolaketa, gizarte eta kultura arlokoa ere badela sinetsita. Bereizgarri horrek gardentasunarekin, lankidetzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin lerrokatutako kudeaketa modu batekin dugun konpromisoa islatzen du”.
Bestalde, Eva Turanzo IGEko zuzendariak ekitaldian nabarmendu duenez, “Gobernu Onean IGE bereizgarria lortzeak Innobasqueren eredu instituzionala sendotzen du lidergo arduratsuaren adibide gisa, etikaren, gardentasunaren eta ikuspegi eraldatzaile partekatuaren ikuspegitik inpaktua sortzeko gaitasunarekin. Aitorpen horrek, dagoeneko ondo egiten ari dena baliozkotzeaz gain, bide orri zehatz bat eskaintzen du aurrera egiten jarraitzeko, zorroztasunez, bikaintasunez eta konfiantzaz”.
Informazio gehiago
Olalla Alonso
652 728 014 / [email protected]
Ana Larizgoitia
656 788 328 / [email protected]