- Berrikuntzaren euskal ekosistemaren urteroko hitzorduan, ekainearen 4an Getxoko Itsas Geltokian (Olatua) ospatuko dena, Agentziako bi entitate bazkideetako eginiko azken aurrerapen estrategikoak aurkeztuko dira: Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak konputazio kuantikoan eginikoak eta ITP Aero eta Sener konpainiek propultsio espazialean eginikoa
- Innobasqueren erabaki-organo gorena da Batzar Nagusia, eta aurreneko aldiz, erabakigune horretako presidente izango da Imanol Rego, Irizarreko zuzendari nagusia, martxoan Agentziako presidente izendatua izan ondoren
- Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak –administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar
—————————————————————————————
KOMUNIKABIDEENTZAKO AUTOBUS-ZERBITZU ZUZENA
10:30: Autobusak Bilboko Ogasunaren Eraikinetik abiatuko dira (Federico Moyúa Plaza) eta Getxoko Itsas Geltokira (Olatua) joango dira, han izango baita aurten Innobasqueren 2025eko Batzar Nagusia
13:30: Autobusak abiapuntura itzuliko dira Getxoko Itsas Geltokitik
Akreditatzeko eta autobus-zerbitzuan lekua gordetzeko eskabideak e-mail honetara bidali behar dira: [email protected]
—————————————————————————————
INNOBASQUE, 2025eko maiatzaren 30a. Datorren asteazkenean, ekainak 4, egingo du Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bere XVIII. Batzar Nagusia, Getxoko Itsas Geltokian (Olatua). Lehen aldiz Imanol Rego izango da presidente, Irizar Taldeko zuzendaria, martxoan Innobasqueko presidente izendatua izan eta gero.
Berrikuntzaren euskal ekosistemako topagune nagusietako bat da ekitaldia, bertan bilduko baitira Innobasqueko 900 entitate bazkideetako ordezkariak. Ekosistema anitz horretan askotariko eragileak elkartzen dira: administrazio publikoak, enpresak, hezkuntza-zentroak, eragile zientifiko-teknologikoak eta antolakunde sozialak. Guztien helburua bat eta bera da: nork bere esparrutik Euskadin berrikuntza bultzatzea. Batzarrean izango dira, orobat, Innobasqueko Zuzendaritzako kideak, maila goreneko 60 ordezkari. Berrikuntzaren aldeko euskal aliantza honen izaera publiko-pribatua, sektore ugaritakoa eta estrategikoa adierazten du ordezkaritza horren aniztasunak.
Batzarraren alderdi formalean, entitate bazkideek 2024ko ekitaldiko urteko kontuak eta 2025eko aurrekontua bozkatuko dituzte, besteak beste.
Punta-puntako bi proiektuen aurkezpena
Aurtengo Batzarrean, ikerkuntzak eta berrikuntzak Euskadin duen garrantzia jarriko da balioan, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek martxan jarritako punta-puntako proiektuen bidez.
“Entitate bazkideen ahotsa” gunean, Ricardo Díez, Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko zuzendaria, teknologia kuantikoen ikerkuntzan izan diren azken aurrerapenei buruz ariko da, baita teknologia horrek sektore estrategikoetan –energia, medikuntza, material adimentsuak edo komunikazioak– dituen aplikazioei buruz ere. Gainera, DIPCeko Superkonpuntazio Zentroak zer lan egiten duen azalduko du. Nazioarteko erreferentziazko zentro horretan daude Hyperion eta Atlas superordenagailuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 600 ikerlari baino gehiagoren zerbitzura. “2025 Kuantikaren Urtea” testuinguruan emango du hitzaldia Diezek, eta, besteak beste, erakutsiko du zer aurrerapauso ematen ari den Euskadi etorkizunerako estrategikoa den esparru honetan, eta zer aukera ekarriko dituen konputazio kuantikoak.
Sektore aeroespazialaren esparruan, MERLIn proiektu berritzailea aurkeztuko da (Motor Eragilea eta Berrerabilgarria Nazioarteko Jaurtitzaileentzat). ITP Aero eta Sener dira ekimen horren bultzatzaileak, Espainiako Pangea Aerospace eta y Aenium Engineering startup-ek osatzen duten partzuergo baten baitan. Lankidetza teknologiko horren helburua propultsio espazialeko sistema berritzaile bat garatzea da, 10 aldiz ere berrerabil daitekeena, kostuak gutxitzeko, espazioko hondakinak murrizteko eta industria nazional lehiakor bat sendotzeko. MERLIn proiektuak Plan Teknologiko Espazialaren deialdian bigarren diru-laguntza handiena jaso du: 11,6 milioi euro.
Daniel Hernándezek, ITP Aeroko Aerodinamika ataleko arduradunak, eta Carlos Azcoitiak, Sener Aeroespacialeko proiektu buruak, sektore aeroespazialean posizio nabarmena bultzatu nahi duen proiektu honen “artearen egoera” aurkeztuko dute.
Horrez gain, Paula Carsí Ford Europa konpainiako Berrikuntza zuzendariaren hitzaldia ere izango da Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusian. Carsí lehen aldiz ariko da Euskadin, eraldaketa industrialari eta ekosistemei buruzko bere ikuspegi inspiratzailea azaltzen. 30 urterekin, Europako automobilgintza sektorearen berrikuntza gidatzen du ingeniari aeroespazial gazte honek, begirada bateratzaile eta jasangarria oinarritzat harturik eta enpresen, ETE-en, zientzia- eta teknologia-zentroen eta administrazio publikoen arteko lankidetza balioan jarriz.
Informazio gehiago
Olalla Alonso
652 728 014 / [email protected]
Ana Larizgoitia
656 788 328 / [email protected]