• Eguna: 2025eko azaroaren 5a
  • Ordua: 11.00etatik 13.30era
  • Lekua: Basque Culinary Centerreko GOe gunea (Gastronomy Open Ecosystem). Nafarroa Hiribidea, 9, Donostia
  • Ezinbestekoa da azaroaren 4a baino lehen egiaztatzea, eskaera helbide honetara bidalita: [email protected]

INNOBASQUE, 2025eko urriaren 28a. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Global Innovation Day topaketaren XIV. ekitaldira gonbidatzen ditu komunikabideak. Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia azaroaren 5ean izango da, Donostian, Basque Culinary Centerreko GOe gune inauguratu berrian, eta ekitaldi horrekin zabalduko da Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXV. Astea.

Aurtengo ekitaldian “Zientziatik Berrikuntzara” izango da goiburua. Jardunaldiaren antolaketan erakunde hauek izan dira lankide: Eusko Jaurlaritzako, Zientzia, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltel Fundazioa, Iberdrola eta EHU, Kimikako Fakultatearen eta Unibertsitateko Eztabaida Taldearen bidez. Topaketan bilduko dira Euskadiko zientzia, teknologia, enpresa eta gizarte sistemako ordezkariak, aurten xede nagusi batekin: erakustea jakintza nola eraldatzen den berrikuntzan, eta berrikuntza horrek zer onura eta eragin sortzen ekonomian eta herritarren ongizatean.

Global Innovation Day ekitaldia irekita dago herritar guztientzat, baina edukiera beteta dago jada. Eskaria oso handia izan denez, streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

Imanol Regok, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, eta Jon Gurrutxagak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko Berrikuntza zuzendaria zabalduko dute topaketa; haiek egingo diote ongietorria 400 bertaratuei, eta, orobat, lotura egingo dute edizio honetako goiburuaren eta berrikuntza eta lehiakortasuneko euskal estrategiaren artean.

Berrikuntzako kasu praktikoak

Leire Bilbaok, Innobasque, Euskal Berrikuntzaren Agentziako zuzendari nagusiak, aurten hautatutako berrikuntzako bost kasu praktikoak aurkeztuko ditu. Agentziak berak bultzatutako “Zientziatik Berrikuntzara” deialdian, guztira, 59 proposamen jaso dira, eta horietatik atera dira hautatutako bostak.

Proiektuak Euskadi osoko zientzia-, teknologia-, enpresa-, hezkuntza- eta gizarte-erakundeetatik datoz. Aurkeztutako ekimenen % 60 inguru Innobasqueko erakunde bazkideetakoa da, eta bere sarearen indarra eta zientziaren eta enpresaren arteko lankidetza islatzen ditu.

Global Innovation Dayn aurkezteko hautatutako bost kasuek zientziak berrikuntza bultzatzen duen sektoreen aniztasuna islatzen dute: industria aurreratutik hasi eta osasunera, energiara eta ingurumenera, eta guztiek erakusten dute aurrerapen zientifikoek nola laguntzen duten gizartearen garapen jasangarrian eta ongizatean.

1. “Gatzgabetze-plantetan nanoteknologia bidez lortutako bikaintasun operatiboa”

Proiektua EHUk gidatu du Surphase (Gipuzkoa) spin-offaren bidez

Iliane Rafaniello, Surphaseko Chief Executive Officer

Ingurumenaren esparruan, “Gatzgabetze-plantetan nanoteknologia bidez bikaintasun operatiboa” lortzeko proiektua aurkeztuko da. EHUk gidatu du egitasmo hori, Surphase spin-off-aren bidez (Gipuzkoa). Ura edangarri bihurtzeko planten eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin, nanoteknologia eta sentsorika aurreratua aplikatzen ditu proiektu horrek. Teknologia horri esker, mintzak noiz ari diren zikintzen aurreikus daiteke eta, horrela, energia-kontsumoa gutxitu. Era horretara, modu arduratsuagoan kudeatzen dira baliabide hidrikoak.

2. “Factory 21. Fabrikazio malgurako kontzeptu berria”

Gestamp (Bizkaia)

Aloña Auzmendi, Gestamp enpresako Advanced Manufacturing zuzendaria

Gestamp enpresak (Bizkaia) bultzatutako “Factory 21. Fabrikazio malgurako kontzeptu berria” ekimenak teknologia digital eta interaktiboak baliatzen ditu autogintzako ekoizpen-prozesuak eraldatzeko eta eredu jasangarriago, autonomoago eta eraginkorragoak sortzeko. Lankidetzazko robotikaren eta adimen artifizial aplikatuaren bidez, proiektu honek ondo erakusten du euskal industria nola ari den bidea egiten etorkizuneko fabrika kognitiboaren eredurantz.

3. “Berrikuntza hirukoitza minbizi metastasikoa garaitzeko”

Oncomatryx Biopharma (Bizkaia)

Pedro Esnaola, Oncomatryxeko kontseilaria

Botika biologikoetan espezializatutako Oncomatryx Biopharma enpresak (Bizkaia) bultzatutako proiektuak zehaztapen handiko farmako bat garatu du, jakintza biomediko aurreratuenean oinarrituta, gaixotasun horren tratamendurako. Proiektuak biologia molekularra, biomarkatzaile bidezko diagnostikoa eta tumorearen mikrogiroan eragitera bideratutako terapia uztartzen ditu, eta itxaropena sortu du pankreako, biriketako edo koloneko minbizi metastasikoei aurre egiteko.

4. “BIZI programa”

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak sustatua

Andrea Gabilondo, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea

Berrikuntzaren dimentsio soziala erakusten du Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak sustatutako “BIZI Programak”. Ingurune komunitarioetan suizidioaren prebentziorako jakintza zientifikoa eta teknologikoa uztartzen ditu egitasmo horrek. Ikastaro interaktibo bat da berez, online eta doakoa, profesionalak eta herritarrak prestatzeko, nor egon daitekeen arriskuan detektatzen ikasteko eta haiei laguntzeko. Europako Batzordeak buru osasuneko “Promising Practice” aitortza eman dio ekimenari, duen eragin sozialagatik eta nazioartera eramateko duen ahalmenagatik.

5. “H2SITE”

Teknologia aurreratuen esparruan diharduen enpresa emergentea (deep-tech)da H2SITE. Tecnalia Ikerketa eta Garapen Ekologikoko Zentroaren (Bizkaia) eta Eindhoveneko (Herbehereak) Unibertsitate Teknologikoaren arteko lankidetzatik sortu da, ENGIE erakundearen laguntzarekin (Bizkaia).

Gorka Hermoso, H2SITEko finantza-zuzendaria

Energiaren esparruan, “H2SITE” proiektuak erakusten du materialen zientziaren bidez nola garatu daitezkeen mintzezko erreaktore berritzaileak hidrogenoa ekoizteko eta garraiatzeko, eta, beraz, nola bultza daitekeen trantsizioa karbono gutxiko ekonomia baterantz.

Global Innovation Day topaketako solasaldia

Global Innovation Day jardunaldian errotutako ekitaldia da jada bi adituren arteko solasaldia, eta aurten ere nazioarteko bi ahots erreferente elkartuko dira: Maria Jose Sanz, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasqueko ikertzailea, batetik, eta Humberto Llavador, Pompeu Fabra Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta Bartzelonako School of Economics zentroko afiliatua, bestetik.

Haien arteko solasaldian, klima aldaketaren gaiari aurrez aurre begiratzera gonbidatuko dituzte entzuleak, gure garaiko erronkarik handienetakoa den heinean, eta zientzia, ekonomia eta berrikuntza lotuko dituzte balizko erantzunak esploratzeko bide horretan.

Unibertsitateko ikasle gazteen arteko eztabaida: talentu gaztea berrikuntza jasangarriaren aurrean

EHUko zortzi ikasle, Kimika, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza fakultateetatik eta Ingeniaritza Eskolatik etorriak, berrikuntzari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko eztabaida liluragarri baten protagonista izango dira.

Bi taldetan banatuta, ikasleek iritzi kontrajarriak defendatu beharko dituzte moderatzaileak berrikuntzarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin loturik emandako gai bai buruz.

Ekimen hau lehen aldiz egingo da Global Innovation Day topaketan, talentu gaztea balioan jartzeko helbururekin. Innobasquerekin batera EHUko Kimikako Fakultatea eta Eztabaida Taldea aritu dira elkarlanean ekitaldi honen antolakuntzan.

EHUk urtero antolatzen duen Zientzia Asteko ekitaldien artean egingo da debatea. Kultura zientifikoa herritarrei hurbiltzea eta ikerketa eta berrikuntza teknologikoari buruz sentsibilizatzea da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen xedea. XXV. ekitaldi honetan, goiburu hauxe aukeratu du unibertsitateak: “Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde”.

Itxiera

Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburuak itxiko du jardunaldia.

EGITARAUA 

10:00etatik 11.00eraAkreditazioak  
11:00Ongietorria
Imanol Rego, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea  
11:05.Irekiera
Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko Berrikuntza zuzendaria 
11:10Berrikuntzako kasu praktikoak: Zientziatik Berrikuntzara
Aurkezpena Leire Bilbaok egingo du, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.
EHU eta Surphase:  “Gatzgabetze-plantetan sentsore bidezko teknologia berritzailearen bitartez lortutako bikaintasun operatiboa”
Gestamp:  “Factory 21. Fabrikazio malgurako kontzeptu berria” Oncomatryx Biopharma:  “Berrikuntza hirukoitza minbizi metastasikoa garaitzeko”
Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak sustatua: “BIZI programa: suizidioaren prebentzioa ingurune komunitarioetan”  Tecnalia eta H2SITE:  “Hidrogenoaren garraioa egokitzea etorkizun jasangarri baten alde”  
12:00Global Innovation Day topaketako solasaldia
Humberto Llavador, ekonomia irakaslea Pompeu Fabra Unibertsitatean
Maria Jose Sanz, BC3 – Basque Centre For Climate Change zentroko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasque Research Professor  
12:40Unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida, EHUko Kimika Fakultatearekin eta Unibertsitateko Eztabaida Taldearekin elkarlanean antolatua (Zientzia Astea)
Eztabaida hori Zientzia Astearen edo EHUk urtero antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barneko ekitaldia da.
Janire Aramberri: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktorea. (Kimika Fakultatea)
Andrea Cid: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktorea. (Kimika Fakultatea)
Peru Ikatzategi: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua. (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)
Ander Larruscain: Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea. (Gipuzkoako Ingenieritza Eskola)
Nahikari Martin: Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan doktorea. (Kimika Fakultatea)
Joseba Mirena: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua. (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea)
Anje Mujika: Kimika Sintetikoan eta Industrialean doktorea. (Kimika Fakultatea)
Laura Vignau: Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea. (Gipuzkoako Ingenieritza Eskola)
13:30Itxiera Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua
13.40Koktela

Harremanetarako:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau