FIRST LEGO League Euskadik 17. edizioa martxan jarri du, eta honako erronka hau du: iragana lurpetik ateratzea etorkizuna deskubritzeko. Mundu osoko 650.000 ikasle baino gehiago eta Euskadiko 2.000 inguru elkarren aurka arituko dira FIRST LEGO Leaguek edizio honetarako diseinatutako honako erronka honetan: UNEARTHED (lurpetik ateratakoa). Euskadin bisita-programa baten bidez osatuko da ekimena, estatuan aitzindaria da eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatu du. Programa horri esker, ikasleek aukera dute edizio honetako gaiari buruz ikertzeko.  

Abenduaren 18ra arte izango diren 37 bisitaldiak honako erakunde hauetako profesionalek emango dituzte: Aranzadi Zientzia Elkartea, Ekainberri, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko Arkeologia Museoak, Bilboko Berreginen Museoa, Santimamiñe eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategia. 

Euskadiko 24 eskolatako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 800 ikasle inguruk aukera izango dute arkeologiaren esparruko aurrerapenak ezagutzeko eta STEM gaitasunen eta tresnen bidez aurkikuntzetan gehiago sakondu dezakegula ikusteko. Ekimen honen xedea da 9 eta 16 urte arteko gazteen bokazio zientifiko-teknologikoak modu dibertigarrian eta praktikoan sustatzea. 

FLL Euskadi Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustuko Unibertsitateak, EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen dute. Gainera, honako hauen lankidetza du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, bai eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiak ere. Erakunde horiek guztiek konpromiso bat partekatzen dute: karrera zientifiko-teknikoekiko eta horiei lotutako gaitasunekiko konpromisoa esnatzea ikasleengan. Berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, talde-lana edo sormena esnatzea ikasleengan. FLL Euskadi Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi estrategiaren parte da. 

Aurtengo programa FIRST LEGO League Euskadi txapelketarekin amaituko da. 2026ko otsailaren 28an egingo da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Vitoria-Gasteizen.  

Informazio gehiago

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago