BUILD: INN, Basque Construction Clusterrek eraikuntza sektorearen eraldaketa jasangarria bultzatzeko estrategia landu berri du, Basque Sustainable Construction Plana, eta hori aurkezteko jardunaldi bat antolatu du, sektoreko profesionalak, erakundeetako ordezkariak eta industriako eragileak bilduta. Ekitaldia John Jauregian egin da (Burtsa eraikina), eta Irantzu Allende Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuordea izan da buru, BUILD: INNko presidente Alberto Marinekin batera.

Bide orri honen helburua da eraikuntza eraginkorrago, deskarbonizatuago eta berritzaileago baterantz aurrera egitea, eta, horretarako, eraikuntzaren euskal klusterrak ardatz batzuk planteatu ditu, besteak beste, berrikuntzaren zeregina. Horregatik, aurkezpen honetara gonbidatu duten adituetako bat Oihana Blanco izan da, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Politiken proiektuen arduraduna, Innobasque. Berrikuntza irekiaren garrantziaz eta startup berritzaileak eta zentro teknologikoak eraikuntzako enpresa txiki eta ertainekin konektatzeko beharraz hitz egin du, etxebizitzaren krisiak interes sozialaren fokuan jarri duen sektore baten erronkei erantzuteko.

“Sektoreko eragileek modu kontzientean eta egituratuan lankidetzan aritzeko beharra, sektorearen erronkei eta testuinguru globalari erantzuteaz gain, aldaketei aurrea hartzeko, lehiakortasuna irabazteko”, adierazi zuen bere hitzaldian.
Harekin batera, Antonio Gil, Esecomeko ingeniaritzako zuzendaria; Itziar Rubio, Urbegiko negozio garapeneko zuzendaria; Olatz Aizpurua, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saileko ikertzailea; eta, klusterraren beraren aldetik, Nerea Castillo, Jasangarritasuneko zuzendaria, eta proiektuen arduradunak, Izaro Irusta eta Rubén Martínez de Rituerto.

Partekatu albiste hau