Datorren uztailaren 3an Donostiako Kursaalak BIND Demo Day jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, 9: 00etatik 15:00etara. Ekitaldiaren bidez, bertaratzen direnek 35 soluzio teknologiko ezagutu ahal izango dituzte. Soluzio horiek ‘startup’ek garatu dituzte, eta euskal enpresa liderrek beren sektoreetan baliozkotu dituzte. Gainera, jardunaldian, programa honek barne hartzen dituen ekimenen berri emango da. Programa horrekin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko SPRI Taldearen bidez, euskal startupek garatutako soluzioak merkatura iristea erraztu nahi da. Bertara joatea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu behar da.
Ekimen horietako bat BIND SME da, ETE industrialetara eta industriari lotutako zerbitzuetara berariaz bideratuta dagoena, eta, horren bidez, digitalizazio-prozesuetan eta lehiakortasuna hobetzeko prozesuetan lagunduko dieten soluzioak garatzen dituzten startupetara hurbil daitezke. Hala, neurriko soluzioak ezartzeko erronka handienei aurre egin behar dieten enpresek ere erraz eskuratu ahal izango dute abangoardiako teknologia, beren behar espezifikoetara egokitua eta startupei beraiek proposatzen dizkieten erronkei erantzuteko diseinatua.
Bosgarren deialdian parte hartu nahi duten enpresek uztailaren 4ra arte aurkez dezakete eskaera esteka honen bidez. Bosgarren deialdian parte hartu nahi duten enpresek uztailaren 4ra arte aurkez dezakete eskaera esteka honen bidez. Zalantzak argitzeko, kontsultak egiteko edo informazio gehiago eskatzeko, Olga Gómez da Innobasqueren kontaktua horiei erantzuteko: [email protected].