BIOLAN, bizkaiko enpresa bioteknologikoak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideak, 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso du ETE Berritzaileen kategorian, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emandako saria.

Berrikuntza eta diseinua beren estrategiaren zutabe bihurtu dituzten erakundeak saritzen dituzte sari horiek, ikerketa, garapen eta transferentzia teknologikoko prozesuen bikaintasuna eta diseinuak lehiakortasunaren eta eraldaketaren motor gisa duen zeregina aitortuz.

BIOLANek bere hazkundearen erdigunean kokatu du berrikuntza, sortu zenetik. Konpainiak bioteknologia, elektrokimika, adimen artifiziala eta machine learning konbinatzen dituzten proiektuak bultzatzen ditu, hodeira konektatutako biosentsoreetan oinarritutako soluzio analitiko aurreratuak eskaintzeko, elikagaien kalitatea eta segurtasuna eta giza osasunaren diagnostikoa hobetzeko.

Digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta nazioartekotzearen alde egindako apustuak – Asian, Amerikan, Afrikan eta Europan banatutako 11 ordezkaritzatan parte hartuta – BIOLAN erreferente global gisa sendotu du berrikuntza teknologikoan. 2024ko Berrikuntzaren Sari Nazionalak, hain zuzen ere, enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa bultzatzeko ahalegin kolektibo hori aitortzen du.

Sari horien esparruan, Diana Morant Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako ministroak saria jaso duten enpresak eta pertsonak hartu zituen Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan, berrikuntzaren erronkei buruzko trukerako eta hausnarketarako topaketa batean.

BIOLANek El Pardoko Errege Jauregian (Madril) jaso zuen saria, hainbat agintarik parte hartu zuten ekitaldi instituzional batean, Letizia erregina buru zela. Aitorpen hori mugarri bat da enpresarentzat, urteetako dedikazioaren ondorioz, industriarako, gizarterako eta planetaren jasangarritasunerako inpaktu handiko soluzioak garatzeko konpromisoa indartzen baitu.

Informazio gehiago

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago