Innobasquek kudeatzen duen Europako I+G+b[1] proiektuetan Euskadik duen parte-hartzea aztertzeko Behatokiaren datuen arabera, lehen aldiz, enpresak dira HORIZON 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programan finantzaketa handiena lortu dutenak.

Euskadin 128 enpresa-erakundek lortu dute finantzaketa Horizon 2020 programako 2014 eta 2015eko deialdietan; eta ia 106 milioi euroko zenbatekoa esleitu diete. Zenbateko hori Euskadik lortutako Europako finantzaketa osoaren % 45 baino zertxobait gehiago da. Hala, enpresek ikerketa-jarduera estrategikoenak finantzatu ahal izango dituzte, nazioarteko partzuergoetan txertatuta.

Rankingean, enpresen atzetik, Zentro Teknologikoen taldea eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC) daude, 88 milioi eurorekin; euskal erakundeek lortutako finantzaketaren ia % 38.

VII. Esparru Programaren azken urteetako ibilbidea aztertuta, nabarmentzekoa da enpresek lortutako finantzaketa-igoera nabarmena (% +138) izan dela; horrez gain, ikerketa zientifikoko eragileek lortutakoa ere (% +74) nabarmen handitu da eta, bereziki, unibertsitateena.

H2020an euskal parte-hartzeari buruz informazio gehiago eskuratzeko, 2014-2015[2] txostena kontsulta daiteke; Behatokiko dokumentuen sailean dago eskuragarri.

[1] https://observatorio.innobasque.com/index.php?lang=eu

[2]https://observatorio.innobasque.com/index.php?option=com_content&view=article&id=11&Itemid=129&jsmallfib=1&dir=JSROOT&download_file=JSROOT/H2020_2014_2015ko_Euskal_Parte_hartzearen_txostena.pdf&lang=es

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.