Espezializazio adimendun estrategiak (ingelesezko siglen arabera RIS3) berrikuntza sustatu nahi du Europako Batasunean, eta eskualdeak gaitu gura ditu beren indar-guneetan fokalizatzeko eta horrela ekonomiaren hazkundea eta oparotasuna lortzeko. Europako Batzordeak argudiatzen duenez, espezializazio adimendunaren estrategia enpresa, herri-erakunde, ikerketa eta ezagutzako zentro eta gizartearen arteko itun sendoetan oinarritzen da, lankidetza hori aurretiazko betekizun edo baldintza baita arrakasta lortzeko. Horixe da, hain zuzen, Innobasquek hedatzen duen lan-eredua, lauko helizea deiturikoa.

Hona hemen 11 lehentasun nagusiak, Batzordeak sustatzen dituen RIS3 estrategien oinarrian daudenak:

  1. Berrikuntza Europako Batasuneko eskualde guztientzako lehentasun bihurtzea
  2. Inbertsioa zentratzea eta sinergiak sortzea
  3. Berrikuntza-prozesuak hobetzea
  4. Gobernantza hobetzea eta horretan nahasturiko interes-taldeak gehiago inplikaraztea
  5. Ekonomiaren eraldaketarako estrategiak garatzea eta inplementatzea
  6. Gizarte- eta ekonomia-erronkei  erantzutea
  7. Eskualdeak ikusgaiago bihurtzea nazioarteko inbertitzaileentzat
  8. Eskualdeen barne- eta kanpo-konektibitatea hobetzea
  9. Estrategien garapenean teilakatze edo gainjartzeak eta bikoiztasunak saihestea
  10. Baliabideen masa kritikoa metatzea
  11. Ezagutza eta dibertsifikazio teknologikoaren transferentzia sustatzea

Argibide gehiago hemen.

Partekatu albiste hau