Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ongietorria eman dio Eustati, Euskal Estatistika Erakundeari, bazkide berria den aldetik.

Eustatek eraldaketa-une bat bizi du, non datuen kudeaketa eta ustiapenean oinarritutako teknologia berriak berrikuntzaren palanka estrategiko gisa finkatzen diren. Institutuak berak adierazi duenez, “teknologiek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta, horren aurrean, Eustatek erronka du eraldaketa horrekin bat egitea, bere esperientzia eta gaitasun guztiak lurraldearen zerbitzura jartzeko, erabakiak hartzeko garaian datu sendo, fidagarri eta puntualen erabilera zabaldu, hobetu eta bultzatzeko”.

Bide horretan, Eustatek azpimarratu du erronka horri bere jardueran egindako berrikuntzaren bidez baino ezin zaiola heldu, eta “Innobasqueko ekosistemaren parte izatea funtsezkoa izango dela eraldaketa horren arrakasta lortzeko”.

Ongi etorri!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago