Abadiñoko ETE hori erreferentea da sektore metalurgikoan 70eko hamarkadatik, eta bere plangintza-sistema egokitu ahal izan du bere benetako beharretara, Eusko Jaurlaritzaren HAZINNOVA programako kanpoko aholkularien laguntzarekin.
Talleres ASCA Abadiñoko ETE bat da, 70eko hamarkadan sortua, burdin galdategien doitasunezko modeloen eta tresnen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko. Denborarekin, enpresak jakin izan du sektore metalurgikoak izandako aldaketetara egokitzen, eta erreferentzia bihurtu da bai teknika tradizionalen erabileran, bai berrikuntzak sartzean, hala nola hidrosolidifikazioa, aluminiozko piezen kalitatea hobetzeko.

Hala ere, aspalditik zuen planifikazio arazo bat. “Jakitun ginen genuena ez zela egokia epeak betetzen ez zirelako, baina ez genekien nola aldatu, nola ekin sistema berri bat sortzeari”, adierazi du Gudiker Alberdi gerenteak, HAZINNOVA programara zergatik jo zuten azaltzeko, ETEek hiru hilabetean soilik emaitza ukigarriak erakusteko gai diren berrikuntzak har ditzaten pentsatuta.
Programa Spri Taldeak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute, eta bost langile baino gehiago dituzten enpresei doako aholkularitza profesionala emateko aukera ematen die, berrikuntza-proiektu txikiak abian jartzeko. “Oso erraza da bertan parte hartzea, bereziki ETEentzat diseinatuta baitago. Gure kasuan, eman zigun aholkularitza adituak aukera eman zigun gure egoera eta beharretara egokitutako plangintza bat egiteko, eta, ordutik, askoz hobeto bete genituen epeak ”, azpimarratu du Alberdik.

Eskatu zure laguntza urriaren 29a baino lehen

Aurtengo HAZINNOVAren deialdia 29an amaituko da; beraz, zure ETEak berrikuntza ukitu bat behar badu produktibitatea hobetzeko, ekipoen kudeaketa sinplifikatzeko, salmentak hobetzeko, jabetza intelektuala babesteko… informazio gehiago aurki dezakezu eta 4.000 €-ko laguntza hori eska dezakezu, kosturik gabe zure ETEarentzat, esteka honetan.

Euskadiko 1.045 ETEk lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetu dituzte HAZINNOVArekin. Zure enpresak berrikuntzan ere hobera egiteko unea da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago