Ekimena talentua duten ikertzaile gazteei zuzenduta dago, ikertzaile nagusi izateko eta ikerketa independentea garatzeko. Ekimen honetan parte hartzeko, doktoretza 2015eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean egin behar dute.
Bost urteko iraupena duten kontratuak Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak bere ikerketa garatuko duen erakundeak kofinantzatzen dituzte, eta, beraz, erakunde horren onarpen-gutuna beharko da.
Zergatik izan “Fellow”
Hautatutako “Fellows” ek lider zientifiko bihurtzeko behar diren gaitasunak eskuratu ahal izango dituzte, eta, kontratuaren bosgarren urtean, Ikerbasqueren barruan posizio iraunkor bat lortzeko aukera izango dute, fundazioak epe luzera ikerketa karrera bat eskaintzeko duen konpromisoarekin bat etorriz.
Doktoretza 2015eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean amaitu duten eskatzaileek izanen dute parte hartzeko aukera. Deialdiak ongietorri berezia egiten die emakumezko hautagaiei, eta egoera bereziengatik (amatasuna, adibidez) hautagarritasun-aldia luzatzeko aukera jasotzen du.
Informazio gehiagorako eta eskaera aurkezteko, interesdunek hemen eman dezakete izena




