2014an hainbat ekitaldi egin dira Innobasquek eta beste askok antolatuta, eta horietan parte hartu da Euskadi Europan erreferente bihurtzeko berrikuntzaren arloan. Flickr-eko galerian  ekitaldi horien guztien argazkiak daude bilduta eta aurtengo jarduera hobekien laburtzen duten 12 irudiak aukeratu dira. 

Global Innovation Day

2.000 pertsonak baino gehiagok konektatu dute berrikuntzaren eskaintza eta eskariarekin, 21 lantegi, 38 erakusketa-txoko eta 5 hitzaldi-panelen bidez honako gai hauen inguruan: teknologia disruptiboen (Google Glass) negozio-aukerak, berrikuntzaren finantzaketa, berrikuntza-gaitasuna, enpresaren gizarte-erantzukizuna eta etorkizunari aurreratzea erabaki-hartze burutsuaren bidez.

global 30 01

European Social Innovation Competition 

Europako Batzordeak Gizarte Berrikuntzako Europar Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du izan ere, enplegua sortzeko gizarte-ekintzailetzako proposamen berritzaileen bidez irtenbiderik onenak bilatu nahi dira egungo testuinguru sozio-ekonomikoan, non 27 milioi langabe baitaude Europako Batasunean. Lehiaketa honen bigarren etapa martxoaren 3, 4 eta 5ean gauzatu zen Bilbon, anfitrioietako bat Brusela, Londres eta Milanekin batera.

European social competition 03 03

TraininnLAB

Berrikuntza-tailerra 12-16 urte arteko gazteentzat, non trebetasunak lantzen baitira: sormena, talde-lana, prototipatua, komunikazioa eta kontakizun digitala.

 Trainninlab 08 04

Cleantech Now!

Innobasqueko Berrikuntza Eskolaren parte da eta gazteak teknologia garbietan murgildu nahi ditu, Euskadin hazteko eta enplegua sortzeko ahalmen handia duen industria baita, 25.000 enpleguraino 2020ra arte.

cleantechnow 09 04

Innobasque Exchange

Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen eta bazkideentzako lankidetzazko berrikuntza-ekinbidea, berrikuntza egiteko lankidetzaren erronka gainditzen laguntzen diena. 

Batzarra. Innobasque Zuzendaritza Batzordea

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria eta Innobasqueko ohorezko presidenteak VII. Batzar Nagusia ireki du; bertan,  Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak esan du “Euskadin, Espainian eta nazioartean aitorturiko errealitate bat dela” agentzia, “lehentasun estrategiko baten ─berrikuntzaren─ alde” lan egiten duena eta 27 herrialdetako 64 nazioarteko nodorekin konektaturik dagoena.

junta directiva mediana 04 06

Brunch & Learn

Ikasteko gune partekatu honetan esperientziak, ezagutza, ideiak, teknikak, metodologiak… transmititzen dira, Innobasqueko bazkideen artean aukerak sortzea sustatzeko.

brunch learn20 06

Innobasqueren astearteak

Hileroko hitzordu honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.  

Martes innobasque 15 07

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea

Hamar urte baino gehiago dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea ospatzen dela Euskadin. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren gizarte-komunikazio arloan Euskadin egiten den ekitaldirik handiena da Astea, gizartean zientziaren kultura eta zientzia- eta teknologia bokazioak sustatzen laguntzen duena.

semana 03 11

FLL Euskadi

Nazioarteko lehiaketa da, kirol-ekitaldi baten formatua duena, 10-16 urte arteko ikasleen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak, espiritu sortzailea eta berrikuntza sustatzeko.

FLL 03 12

Partekatu albiste hau