Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Ivan Coydan Maule eskualdeko (CTCi-Maule, Txile) Zientzia, Teknologia, Ezagutza eta Berrikuntza Estrategiaren zuzendariaren bisita izan du aste honetan.
Coydan Talcako Unibertsitateko irakaslea da, Estrategiaren diseinuan buru den erakundea, eta Europan zehar dabil, berrikuntza-ekosistemetan lider diren hainbat erakunde ezagutzen.
Helburuetako bat eskualdea ezagutza eta berrikuntza gune gisa kokatzea eta bere agentzia dinamizatzaile propioa sortzea denez, Coydanek interes berezikotzat jo du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzea, RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategiaz arduratzen diren erakundeei aholkularitza emateko duen eginkizun nabarmenagatik.
CTCi-Maule Estrategiak bide orri bat izan nahi du oinarri zientifiko-teknologikoko eskualdeko ekosistema indartzeko, nekazaritzako elikagaien, osasunaren eta bioteknologiaren sektoreetan duen potentziala aprobetxatzeko eta klima aldaketa eta desberdintasuna bezalako erronketara egokitzeko.
Batzorde aholku-emailea aurtengo urtarrilean sortu zen, eta gaur egun bere lanaren lehen etapan dago. Bertan, elkarrizketa eta bisiten bidez, hala nola Innobasqueri egindakoaren bidez, diagnostiko bat lortuko du, eta gainerako jardueren esparru kontzeptuala diseinatuko du.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.