Euskal Enpresarien Konfederazioak (Confebask) ‘Hemengoak/De aquí ‘kanpainan nabarmendu ditu enpresek PwC-ri enkargatutako Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpenari buruzko txostenaren ondorioak. Azterketa horren arabera, Euskadiko Barne Produktu Gordinaren % 70 euskal enpresa-sareak berak sortzen du, eta, gainera, gure gastu sozialaren % 94ri laguntzen diote.

Azterketak, aurtengo apirilean argitaratu denak, nabarmentzen du “gure aberastasunaren hiru eurotik bi enpresa handi, ertain eta txikien sare zabal batek sortzen dituela”, eta horien artean pisu handiagoa dutela industriek, eraikuntza enpresek, enpresa zerbitzuei eskainitakoek eta aholkularitza enpresek. Datu horrek alderdi sozial garrantzitsua du; izan ere, euskal langileen % 70ek hemengo enpresetan aurkitzen dute lana, eta horien % 83k positiboki baloratzen ditu beren lan-baldintzak.

“Enpleguaren kalitatea Espainiako altuena da: langileen % 85ek kontratu mugagabea du, eta % 80k lanaldi osoan lan egiten du. Soldatei dagokienez, Estatuko handienak dira, eta lanaldiaren iraupena, berriz, txikiena ”, azpimarratu du Confebaskek. Gainera, “prestakuntza praktikoko programak eskaintzeko etengabeko ahaleginari esker, gazteen langabezia % 22 murriztu da azken hamarkadan”.

Bestalde, 711 euroko per capita inbertsioarekin, euskal enpresak dira I+Gko per capita inbertsioaren buru Estatuan, eta Europar Batasuneko batez bestekoa ere gainditzen dute. Horrek erakusten du “berrikuntzarekiko konpromiso irmoa, lehiakortasunaren motor gisa, eta ezagutzan, teknologian eta enplegu kualifikatuan oinarritutako eredu ekonomiko bat sendotzen du”.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago