Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak urriaren 3ra arte luzatu du Euskadin garatutako berrikuntza kasu praktikoak aurkezteko epea, azaroaren 5ean Donostiako GOe – Gastronomy Open Ecosystem berritzailean egingo den Global Innovation Day 2025 ekimenean parte hartzeko.
Hautatutako proposamenak 14. edizioko protagonistak izango dira. Aurten, “Zientziatik berrikuntzara” lelopean, ezagutza zientifiko-teknologikoa produktu, zerbitzu, prozesu edo antolaketa ereduetan benetako eragina duten berrikuntza bihurtzen dela agerian uzten duten esperientziak nabarmenduko dira.
Erakunde interesdunek hautagaitza bakarra edo gehiago aurkeztu ahalko dituzte. Horretarako, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren webgunean eskura dagoen inprimakia deskargatu eta behar bezala beteta bidali beharko dute [email protected] helbide elektronikora.