Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziatik ongietorria ematen diegu duela gutxi bazkide berri gisa sartu diren Arabako bost Kuadrillari: Añanako Kuadrilla, Aiarako Kuadrila, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrila, Arabako Lautadako Kuadrila eta Arabako Mendialdeko Kuadrila.

Udalerriz osatutako eta Arabako Foru Aldundiak koordinatutako lurralde-erakunde horiek bat egiten dute berrikuntza tokiko dimentsio batetik sustatzeko helburuarekin, lurraldeko eragileek Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren erronka handiei erantzuteko dituzten gaitasunak indartuz.

Partekatu albiste hau