Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

2025eko programaEMAKUMEAK ZIENTZIAN

Zentro zientifiko-teknologikoek bultzatutako 60 jarduera baino gehiago, emakume zientzialariak ikusarazteko, estereotipoak hausteko eta bokazio zientifikoak sustatzeko.

Bisita ezazu egitarau osoa hemen.

Antolatzailea: Emakumeak Zientzian

Maiatzaren 12tik ekainaren 15eraQUALITY INNOVATION AWARD 2025

Euskalitek QIA – Quality Innovation Award 2025 sarien deialdia atera du Innobasque, Unibasq, Ihobe eta Bikaintasun Zentroen Sarearekin (CEX) lankidetzan. Nazioarteko lehiaketa horren xedea da mundu osoko erakundeen berrikuntza garrantzitsuenak identifikatzea, partekatzea eta saritzea.

2025eko edizioan 8 kategoria egongo dira: Berrikuntza Potentziala, Ekonomia Zirkularra, Hezkuntza Berrikuntza, Osasuneko Berrikuntza, Berrikuntza Publikoa, MikroETEa, ETEa eta Enpresa Handia.

Eman izena hemen.

Antolatzailea: Euskalit

Ekainak 3OSPEAREN KUDEAKETA INGURUNE DIGITALETAN – Online

Gaur egun, gure presentzia digitala bezeroekin, kolaboratzaileekin eta publiko orokorrarekin harremanetan jartzeko lehen gunea da. Interneten informazioa azkar zabaltzen denez, online erreputazioaren kudeaketa inoiz baino erabakigarriagoa da erakunde eta profesionalentzat. Ekosistema digitalean ospe sendoa eraikitzeko, mantentzeko eta, beharrezkoa denean, berreskuratzeko estrategia eraginkorrenak aztertuko dira.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Cámara de Comercio de Bilbao

Ekainaren 3tik 5era – +INDUSTRY – Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Fabrikazio aurreratuarekin lotutako eragile nagusiak bilduko dira industriak bizi duen bilakaerari erantzuna emateko eta Smart Manufacturing arloko sektore eta bisitari guztiak jasotzeko.

Gainera, ekitaldiak weAR automatizazio eta robotika azoka berria hartuko du barne, industria guztientzako zeharkako ekitaldia. weAR makineria-fabrikatzaileei, ingeniaritzei eta sistemen integratzaileei, azken erabiltzaileei/OEMei eta hainbat sektoretarako osagai-fabrikatzaileei zuzendutako proiektua da.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Ekainak 6 EMO 2025eko MUNDUKO TOURRA – Bilbao Exhibition Centre (BEC)

50 urtetik hona, EMO industria metalurgikoaren munduko plataformarik garrantzitsuena da balio-kate osoan zehar. EMOk produktu berritzaileen, manufakturazio soluzioen eta zerbitzuen erakusleihoa den agertoki bat eskaintzen du, mundu osoko enpresei irismen handiko ikusgarritasuna emanez. Aldi berean, eragiketa komertzial, lankidetza eta networking berrien nazioarteko konektorea ere bada, eta metalurgiaren barruan dauden garapen eta erronken berri ematen du, denbora errealean eguneratuta.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: EMO Hannover

Ekainak 6CERCA SISTEMA: EKOSISTEMA BEREZIA – Bizkaiko Parke Teknolologikoa, 800 Eraikina, Derio

Laia Pellejà i Puxe I-CERCAeko zuzendariak emango du mintegia.

Bere ibilbide profesionala batez ere Ikerketa Kimikoaren Kataluniako Institutuko (ICIQ-CERCA) hainbat erantzukizun kargutan egin du, eta 2020. urtetik 2024ko martxora arte izan da bertako kudeatzaile. Aurretik, Dibulgazio eta Prestakuntza Zientifikoko Arloaren ardura hartu zuen (2014-2020), eta, aurretik, laborategiko ingeniaria (2010-2014) eta proiektuen ikertzailea (2005-2009) izan zen.

Antolatzailea: CIC bioGUNE

Ekainak 12 – MUGIKORTASUN KONEKTATUA ETA MUGIKORTASUN ARINEAN DUEN ERAGINA – AIC instalazioak, Amorebieta-Etxano

Ekitaldiaren helburua fabrikatzaileak, operadoreak, enpresa teknologikoak eta administrazioa elkartzea da, beharrak, konponbideak, erronkak eta etorkizuneko ikuspegiak partekatzeko. Aukera paregabea izango da sinergiak aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza-aukera berriak sortzeko.

Lehen mailako erakundeak izango ditu, hala nola MAHLE, MUBEA, IDOM, TELEFÓNICA, MAM Objects, ORBEA*, CONEBI, besteak beste.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: AIC

Ekainak 13XI DENBBORA SAREA JARDUNALDIA – Yimby, Ercilla Kalea 24, Bilbao

Jardunaldia mahai-inguru batean egingo da, Mª José de Diego Rivera Juritecnia enpresako zuzendariak zuzenduta. Ekitaldian, gazteei eta enpleguari buruz hitz egingo da honako gai hauekin:

  • Gazteak: Nortasunaren galera lanean?
  • Belaunaldi langile berriak: berrikuntzaren eta tradizioaren artean
  • Eraldatzen ari diren enpresak: begirada gazteak denboraren erabilera sozialetan

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: DenBBora

Ekainak 16 – I+G+b-KO NAZIOARTEKO LANKIDETZA FINANTZATZEKO AUKERAK: ENERGIA ETA MUGIKORTASUNA – Auditorio Spri, Bilbao

Jardunaldiaren helburua da euskal erakundeek energiaren eta mugikortasunaren arloan nazioarteko I+G+b arloko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea. Saioan 5. Klusterraren eta Horizonte Europako Hirien Europako Misioaren Energiari eta Mugikortasunari dagozkien aldeen 2025 deialdien edukiak aurkeztuko dira, eta Clean Energy Transition Partnership (CETP), trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+G+Bko nazio- eta eskualde-programen lankidetza.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa, elkarte eta eragileei zuzenduta daude jardunaldiak.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: SPRI

Ekainak 16 eta 17CYBERINDUSTRY CONGRESS 2025 – Azkuna Zentroa, Bilbao

CyberIndustry Congress Euskadin zibersegurtasunaren balio-kate osoarentzako erreferentziazko urteko topagune bihurtzeko bokazioarekin sortu zen. Sortu zenetik, kongresuak esparru autonomikoa gainditu nahi du, Estatu mailan erreferente bihurtzeko, nazioarteko ospe nabarmena aktiboki bilatuz.

Su objetivo principal es conectar la oferta tecnológica especializada con las demandas concretas de sectores estratégicos clave para la economía vasca, como la Industria, la Energía, la Salud y el emergente sector Aeroespacial.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: SPRI Enpresa Digitala eta Tecnalia

Ekainak 18SEADE R&I SUMMIT – Altos Hornos de Vizcaya Hiribidea 33, Barakaldo

Ekitaldi honek esparru digitaleko ikerketako eta berrikuntzako nazioarteko lankidetza sustatzen du, hitzaldi magistralen, mahai-inguru dinamikoen eta istorio arrakastatsu inspiratzaileen bidez.

Aprobetxatu Europako eta Afrikako berrikuntza ekosistemetako eragileekin kontaktuak ezartzeko aukera esklusiboa. Konektatu, ideiak trukatu eta aztertu lankidetza berriak, berrikuntza zirraragarria bultzatzeko.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Seade

Ekainak 19 III TALENT DAY – BBK Kuna, Urazurrutia 3, Bilbao

Bizkaiko enpresak profil teknikoetara hurbiltzeko eta erronka profesional berrietan sartzeko prest egoteko pentsatutako jardunaldi presentziala.

Aukera ezin hobea izango da honetarako:

  • Zibersegurtasun, Data Science, Web Garapena Full Stack, Marketin Digitala eta UX/UI bezalako funtsezko arloetako graduatuak lehen pertsonan ezagutzea.
  • Zure enpresa aurkezteko dinamiketan, networkingean eta elkarrizketa espresetan parte hartzea.
  • Lankidetza bideak aztertzea, hala nola praktika profesionalak, erronkak eta enplegagarritasun ekitaldiak.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: BBK Bootcamp

Ekainak 19 – I+G+b-KO NAZIOARTEKO LANKIDETZA FINANTZATZEKO AUKERAK: INDUSTRIA – Auditorio Parque Tecnológico, Zamudio

Jardunaldiaren helburua da euskal erakundeek industriaren arloan nazioarteko I+G+b arloko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea. Saioan Horizonte Europako 4. Klusterraren 2025 deialdien edukiak aurkeztuko dira.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa, elkarte eta eragileei zuzenduta daude jardunaldiak.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: SPRI eta Innobasque

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago