Gipuzkoako Prosumerlab aholkularitzak bat egin du Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, eta Euskadiko berrikuntzaren alde duen konpromisoa sendotu du. Marketin estrategikoan, merkatu-azterketetan eta eraldaketa-prozesuetan espezializatutako aholkularitza honek erabakiak hartzen laguntzen die enpresei eta haien markei, horretarako kontsumitzaileen ohiturak ulertuz eta merkatuaren errealitatean oinarritutako estrategiak diseinatuz.

Donostian egoitza duen enpresa honek metodologia aurreratuak ditu merkatuak ikertzeko eta produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko, eta, horien bidez, enpresen hazkundea bultzatzeko. 

Ongi etorria!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago