Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ongietorria egin nahi dio BASQUEFIK Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster erakunde bazkide berriari. Bi erakundeek helburu komunak dituzte, hala nola eragile estrategikoekiko lankidetza sustatzea, eta biek dute berrikuntza oinarri. “Innobasquek bere bazkideei tokia eskaintze die entitate eta erakunde guztiak lankidetzan aritzeko, berritu, ideiak eta soluzioak partekatu eta berrikuntza sustatzeko bidean aurrera egiteko. Hortaz, erakunde egokia da guretzat. Halaber, agentzian sartzeak sarbidea ematen digu 900 entitate baino gehiagok osatzen duten sarera, Euskadiren garapen ekonomiko, sozial eta jasangarrirako berrikuntza sustatzea helburu duena” azpimarratu du erakundeak.
BASQUEFIK iaz sortu zen, 60 erakunde baino gehiagoren laguntzarekin: finantza-erakundeak; inbertitzaile pribatuak; eragile instituzionalak eta laguntza-eragileak; aholkulariak; aholkularitza-enpresak; zerbitzu profesionalak edo “fintech”; ikastegiak, ikerketa-zentroak eta zentro teknologikoak. Euskal finantza- eta inbertsio-ekosistema berraktibatzeko eta eraldatzea sustatzeko konpromisoarekin sortu zen BASQUEFIK, Euskadiko hazkunde ekonomikoko eragile gisa suspertzeko.
Hortaz, bere lehenengo plan estrategikoan (2025-2028) jasotako helburuen artean honako hauek daude: eragile desberdinen arteko lankidetza indartzea; Euskadi inbertsiorako lurralde erakargarri gisa birkokatuko duten proiektu estrategikoak bultzatzea; ekonomiaren erronketara egokitutako finantzaketa-tresna eta -ereduak berritu eta gara daitezen sustatzea; talentu espezializatua erakartzea, fidelizatzea eta garatzea; eta finantza-sektorearen balio sozialaren balioa agerian uztea, partekatutako finantza-kultura sendoagoa sortzen laguntzeko.
Denbora-tarte honetan lortu du sortu berri den Euskal Finantza Aliantza sortu duten bederatzi erakundeen artean integratzea. Euskal Finantza Aliantza Eusko Jaurlaritzak sustatutako lankidetza publiko-pribatutako ekimena da, sektorearen finantza-gaitasunak lerrokatu eta Euskadiko eraldaketa ekonomiko eta industrialaren zerbitzura jartzeko. Ildo beretik, lehenengo BASQUEFIK inbertsio-foroa antolatu du, non aurreko hilabetean erakunde bazkideek Euskadiko inbertsio eraldatzailearen gakoak aztertu zizten. Halaber, lankidetza-akordio bat sinatu du Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin, finantza-tresnak enpresa-sarera hurbiltzeko eta kultura inbertitzaile handiagoa sortzeko.
Bestalde, ekonomia-sarerako finantza-estrategiak sustatzen dihardu, topaketak sustatzen baititu erabilera-kasuen eta esperientzia pilotuen garabidea erakusteko. Iaz tokenizazioari eta sektorerako eraldaketa-palankak izateko aplikazioei buruzko jardunaldi bat egin zuen, eta, duela egun batzuk, bigarren edizioa antolatu zuen “Diruaren etorkizuna: subiranotasuna, erregulazioa eta negozio-ereduak” lelopean.




