Urruneko lanaren gorakadak aukera berriak ireki ditu infiltrazio zibernetikorako. Ipar Koreak estrategia sofistikatu bat ezarri du bere ITko langileak Mendebaldeko enpresetan sartzeko. Identitate faltsuak, adimen artifizialeko tresnak eta deepfakeak erabiliz, hautaketa prozesuak gainditu eta Estatu Batuetako eta Europako konpainia teknologikoetan lanpostuak lortu dituzte.
Christina Chapman Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) herritarraren kasua, aktibitate hau AEBn nola egiten duten erakusten duen adibide bat dat. Chapmanek “ordenagailu eramangarrien granja” bat kudeatzen zuen, eta Ipar Koreako langileei aukera ematen zien AEBn kokatutako ekipoetara sartzeko, bertako presentzia simulatuz. Hiru urtez, bere lankidetzak 17 milioi dolar baino gehiago sortu zituen Ipar Korearentzat.
Eskema horrek, mehatxu ekonomikoa izateaz gain, arriskuan jartzen du enpresen segurtasuna, datu sentikorrak lapurtzea eta software maltzurra instalatzea ahalbidetzen baitu. AAren eta urruneko lanaren konbinazioak erraztu egin ditu infiltrazio horiek, nortasuna egiaztatzeko metodo tradizionalei desafio eginez eta zibersegurtasun-estrategia sendoagoen beharra nabarmenduz.