Prestatzailea

Ibon Zugasti. Prospektikerreko managing zuzendaria.

Enpresen Kudeaketan eta Administrazioan lizentziaduna eta Zuzendaritza Estrategikoan masterra Deustuko Unibertsitatean. 1999az gero plangintza estrategiko eta prospektiboari buruzko hainbat proiektu zuzendu ditu. Halaber, zenbait azterlan sektorial eta enpresa-plan estrategiko egiten parte hartu du (Telefónica, Repsol, Mondragon Corporación, Iberdrola, Guggenheim…) eta sektore publikoko proiektu prospektibo-estrategikoetan aritu da hainbat herrialdetan (Uruguai, Kolonbia, Kuba, Kanada, AEB…) eta EBn (Europako Batzordea…).

Rodrigo Dal Borgo. Prospektiba estrategikoaren arloko aholkularia eta ParalogosAI konpainiaren sortzaileetako bat.
PhD “Giza Eskubideak: Erronka Etikoak, Sozialak eta Politikoak” arloan, Deustuko Unibertsitatean. Prospektiba estrategikoan eta aurreratze-gobernantzan aditua da, bai eta eszenatokiak planifikatzeko orduan ere, Oxfordeko Unibertsitatean doktore-egonaldiaren ondoren. Beste batzuekin batera ParalogosAI konpainia sortu zuen, eta data sciencearekin prospektiba estrategikoaren metodologiak erabiltzen ditu. Hamar urte baino gehiago eman ditu prospektiba estrategikoa ikertzen eta praktikan jartzen, esparru akademikoan, sektore pribatuan eta sektore publikoan. Gaur egun politika publikoen eta prospektiba estrategikoan kontsultorea da Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean (ELGA).

Lola Elejalde. Nazioarteko zuzendaria Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzian.

Industria-ingeniaria Bilboko ETSIITen, eta petrolioa, petrokimika eta gasa fintzeko ingeniaria Parisko Institut Français du Pétrole erakundean. Bere ibilbidean zehar, prestakuntza akademikoan sakondu du prospektiba, estrategia eta berrikuntza bezalako arloetan espezializatutako prestakuntzekin eta Enpresa Institutuaren Advanced Management Program eta ESADEren Kontseilarien Programa bezalakoekin osatu du. Estrategian eta berrikuntzan izan duen eskarmentu profesionalak lotura estua izan du beti “etorkizunen pentsamenduarekin”, prospektibarekin, eta 2021ean eta 2022an Espainiako 40 futurista onenen Forbes zerrendan egon da. Gaur egun, Nazioartekotzeko zuzendaria eta prospektiba-jardueraren arduraduna da Berrikuntzaren Euskal Agentzian.

Oihana Blanco. Berrikuntza-politiketan proiektu-arduraduna Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzian.

Ekonomian lizentziatua EHUn, Kanpo Merkataritzan eta Enpresen Nazioartekotzean masterra Bilboko Merkataritza Ganberan eta Master in Business Innovation Deusto Business Schoolen. Euskal Berrikuntzaren Agentzian hainbat arlotako proiektuen arduraduna izan da, hala nola I+G+b-aren nazioartekotzean, ekonomia zirkularra eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan. Duela 5 urtetik hona zaintza- eta prospektiba-proiektuen arduraduna da, eta arlo horretan trebatu da Manchesterreko Unibertsitatean.

Ikaskuntza-helburuak

  • Etorkizuneko pentsamendua zer den eta erakundeen berrikuntzan eta lehiakortasunean duen garrantzia ulertzea.
  • Aurretik ezarritako zereginak zalantzan jartzea edo birplanteatzea
  • Zaintzatik abiatuta, beste prospektiba-tresna batzuk erabiltzera aurrera egitea.
  • Sofistikatuagoak diren prospektiba-tresna batzuei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
  • Etorkizuneko agertokien ariketak egiteko moduari buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea, erakundeetan metodologia hori txertatzeko aukera emateko.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Etorkizuneko agertokietarako sarrera: zer diren eta nola sortzen diren.
  2. Nola erabiltzen dituzten erakundeek etorkizuneko agertokiak:
    • Nazioartean erreferentziazkoak diren kasu batzuk.
    • Nola komunikatu sortzen diren emaitzak berrikuntza-proiektuetan edo estrategian eragina izan dezaten.
  1. Etorkizuneko agertokiei buruzko taldekako ariketa praktikoa.

Nori zuzendua

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat soilik:

  • Inguruneko aldaketei dagoeneko adi daudenentzat eta erabakiak hartzeko ingurunean zaintza-jarduerak sistematikoki egiten dituztenentzat.
  • Berrikuntza-jarduera eta -proiektuen garapenean esperientzia dutenentzat.
  • Etorkizunari begiratu eta ikuspegi hori beren erabaki estrategikoetan nola txertatu jakin nahi dutenentzat.
  • Beren jardueran etorkizuneko agertokiak txertatzeko jakin-nahia edo behar zehatza dutenentzat.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

urr. 23

09:30 - 13:30 CEST

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Programa osoa
PDF 234,50 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia