Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.

Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urtetik geroztik, bere lanbide karrera garatu du negozio-eredu berrien diseinu eta garapen estrategikoan (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), bai eta I+G+b proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatzea ere, eta negozio berriak garatzea (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena dutenetan.

Ikaskuntza-helburuak

  • Business plan, business model eta laburpen exekutibo bat bereiztea.
  • Business case-aren elementu nagusiak ezagutzea.
  • Business case-aren inguruko ezagutzak baliatzea, aurkeztutako proiektuetan eragin handiagoa lortzeko.
  • Bazkide/partaideen merkatu-aukerak ezagutzea eta Europar Batasunean hedatzea epe labur eta ertainean.

 

Prestakuntzaren edukia:

  1. Zer da business case bat? Business plan, business model edo laburpen exekutiboaren arteko desberdintasunak.
  1. Business case txantiloia eta elementuak:
  • Helburua
  • Ingurune ekonomikoa / enpresariala (helburu-merkatua eta tamaina Europar Batasunean eta globalean).
  • Arazoaren planteamendua eta merkatuarekiko egokitzapena.
  • Suposizioak eta murrizketak.
  • Alternatiba bideragarriak.
  • Stakeholder-en araberako aukeren konparazioa eta sailkapena.
  • Beharrezko lan-plana, aurrekontua eta antolaketa-baliabideak.
  • Espero den outcome-a eta adierazleak betetzea.
  • Zuzendaritza, kalitatea eta arriskuen analisia.
  1. Europako Batzordeak proiektutik espero duen eragina: merkatu-aukerak hobetzea eta Europar Batasunean hedatzea epe labur eta ertainean.

 

 

Nori zuzendua

Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:

  • Horizonte Europarako I+G+Bko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
  • Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenentzat.

* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

 

Partekatu albiste hau

Online

api. 28

09:00 - 11:30 CEST

Esteka plaza baieztatzerakoan bidaliko da

Programa osoa
PDF 662,69 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
2,5h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk