Prestatzailea

Roberto Manso del Caño. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Proiektu arduraduna.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzendaritza Garapeneko masterra egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Negozio-ereduetan, berrikuntzaren kudeaketan, 4.0 industrian eta metodologia arinetan prestakuntza osagarria du, eta euskal enpresa-sarearen eta I+G+B euskal sistemaren ezagutza zabala.
2013an Innobasquen lanean hasi zenetik, Enpresa Berrikuntzaren arloan garatu du bere ibilbide profesionala. Negozio-ereduetako berrikuntzarekin eta berrikuntzaren kudeaketarekin lotutako proiektuak gidatu eta koordinatu ditu Euskal Berrikuntza Maparen arduraduna da, Euskal Berrikuntza Ekosistemako soluzioak, praktika-kasuak eta agentziak bilatzeko tresna dena. Gainera, enpresei aholkularitza eskaintzen die, berrikuntzaren bidez haien erronkak eta arazoak lantzen laguntzeko.

Olga Gómez Gerbolés. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Proiektu arduraduna.
Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Eskualde eta Hiri Garapenean espezializatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Prestakuntza osagarria du: teknologiaren eta berrikuntzaren kudeaketa erakundeetan, enpresa-lehiakortasuna eta eskualde-garapena, aldaketaren kudeaketa eta benetako parte-hartzea, design thinking, eta ta berrikuntza-prozesuen kudeaketa eta hobekuntza.
Egilekide izan da lankidetzan oinarritutako berrikuntza-metodologiei eta esperientziei buruzko hainbat argitalpenetan.
Kudeaketako Ezagutzaren Klusterrean (1999) eta Innobasquen (2007) lanean hasi zenetik, bere ibilbide profesionala honako eremu hauetan garatu du: lankidetzan oinarritutako berrikuntzaren aholkularitza, pertsonengan oinarritutako kudeaketa, berrikuntza irekiaren arloko ikerketa eta talde dinamiken aktibazioa, eta berrikuntza-sare eta -komunitateen eraikuntza. Berrikuntza irekiko proiektuak garatzera bideratu ditu gai hauek, berrikuntzako ekosistemaren integrazioa eta sektore ezberdinetan (industria, nekazaritzako elikagaiak, osasuna…) inpaktua bilatuz.
Ikaskuntza-helburuak
Honako erronka hauei erantzuteko irizpideak eta tresnak ematea:
- Enpresa-berrikuntzaren oinarriak finkatzea eta berrikuntzak enpresaren estrategiari egiten dion ekarpena finkatzea.
- Berrikuntzaren kudeaketa-prozesua ulertzea eta hari heltzeko moduak bereiztea: unean uneko berrikuntzaren kudeaketa (berrikuntza-proiektua) eta sistematika (estrategia, berrikuntza-proiektuen zorroa).
- Berrikuntza kudeatzeko tresnak ezagutzea eta edukitzea.
- Funtsezko informazioa lortzea berrikuntzari laguntzeko baliabideak erraz eskuratzeko.
- Enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza kudeatzeko kasu praktikoak.
Ikaskuntzaren edukiak
- Berrikuntza ETEetan.
- Zer da berrikuntza enpresaren esparruan?
- Zergatik eta zertarako berritu ETEan?
- Kudeatu al daiteke berrikuntza?
- ETEen berrikuntzaren kudeaketa.
- Non kokatzen gara gure enpresan?
- Berrikuntzari heltzeko moduak: aldizkakoa edo sistematikoa.
- ETEetan berrikuntza kudeatzeko esparruak eta tresnak.
- Berrikuntza-estrategia.
- Berrikuntza kudeatzeko prozesua.
- Berrikuntza-proiektuen zorroa.
- Inpaktuak eta emaitzak neurtzeko adierazleak.
- ETEen esku dauden baliabideak.
- Berritzen Laguntzeko Eragileen Sarea.
- Ezagutza-erakundeak eta soluzio espezializatuak.
- ETEentzako finantzaketa-tresna eta zerbitzu nagusiak.
- Berrikuntzaren kudeaketan esperientzia duten enpresen kasuak.
Oharra: Nahi duten enpresentzat, trebakuntza ondoren jarraipen pertsonalizatuko saio bat egiteko aukera eskainiko da.
Nori zuzendua
10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik:
- Berrikuntza kudeatzeko dinamiketan eta prozesuan hasi edo aurrera egin nahi dutenentzat.
- Kasu praktikoen bidez enpresa-berrikuntzaren oinarriak ezagutu eta finkatzeaz gain, euren enpresan berrikuntza nola kudeatu ikasi nahi duten Zuzendarientzat eta sailetako kudeatzaileentzat.
*Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presencial
mar. 26
09:30 - 13:30 CEST
Euskadiko Teknologia Parkea – Vitoria-Gasteizko Campusa
Leku kopurua 30
Iraupena 4h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia




