Prestatzailea
Iranzu Sainz de Murieta, Sinnpleko kofundatzailea.
20 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du, berrikuntzan eta I+Gn hasi zuen bere ibilbide profesionala, berrikuntza teknologikoko estrategien proiektu pribatu eta publikoen buru. 2011tik, Sinnpleren sortzaileetako bat da, eta enpresa “konbentzionalei” lagundu die beren estrategian eta egunerokotasunean jasangarritasuna sartzen eta finkatzen, bai eta ekintzaileei eta gizarte-erakundeei ere beren inpaktu soziala hazten, neurtzen eta kudeatzen.
Ikaskuntza-helburuak
- ESG (Environmental, Social and Governance) eta Inpaktuari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta egungo testuinguruan duten garrantzia ulertzea: zer jakin behar duzun elkarrizketan ez galtzeko.
- Erakunde baten berrikuntza eta I+G jarduerak sortzen dituen inpaktu desberdinak ukigarri bihurtzen eta kuantifikatzen ikastea: zer eragin sortzen duen nire erakundeak eta nola lortzen dugun.
- Nola definitu inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko sistema bat: zer tresna eta metodologia dauden, eta nola hautatu kasu bakoitzerako egokiena.
- Inpaktu-arriskuak aztertzeko gakoak: zerk eragin dezake lortu nahi dugun inpaktua ez lortzea?
Ikaskuntzaren edukiak
- Abiapuntua.
-
- Zer da INPAKTUA?
- ESG vs. INPAKTUA.
- Zergatik da garrantzitsua hori neurtzea?
- ESG: Nola ekin inpaktu azterketa bati.
-
- Jasangarritasunaren arloko Informazio Korporatiboari buruzko zuzentaraua (CSRD): zein bide ari den markatzen Europako Batzordea.
- Materialtasun bikoitza.
- Eraginak, arriskuak eta aukerak.
- ESRS adierazleak.
- Eraginaren araberako kudeaketa.
-
- Misioarekin bat egitea.
- Inpaktuaren dimentsioak.
- Neurtzeko eta kudeatzeko metodologiak:
- Aldaketaren teoria.
- IMP
- Monetizazioa.
- Metrikak: nola eraiki aginte-taula bat inpaktua kudeatzeko.
Nori zuzendua
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideentzat soilik (enpresa, administrazio publiko, hezkuntza-erakunde zein gizarte – erakundeentzat), beti ere:
- Bere berrikuntza eta I+G proiektuen inpaktu soziala eta erakundearen misioari egiten dioten ekarpena ulertu, neurtu eta kudeatu nahi badute.
- Bere berrikuntza eta I+G proiektuen inpaktu soziala frogatu eta komunikatu nahi badute.
- Bere berrikuntza eta I+G jardueraren eragin positiboa biderkatu nahi badute.
*Gehienez ere bi pertsona erakundeko.
Presentziala
urr. 29
09:00 - 17:30 CEST
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 8,5h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.