Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia ADI Nouvelle-Aquitaine Akitania Berriko eskualdeko berrikuntza-agentziaren Batzar Nagusira joan da joan den ostiralean, Euskadiko eta Akitaniako erakunde berritzaileentzako mugaz gaindiko berrikuntza-esperientziak trukatzen eta lankidetzan jarraitzeko.

Bordelen egin den ekitaldian, Innobasquek Leire Bilbao zuzendari nagusia izan du ordezkari, eta bi berrikuntza-agentzien arteko harremanaren garrantzia azpimarratu du, Akitania Berria hamabi departamentuk osatzen baitute, eta horietan Bordele, Limoges, Poitiers, Pau edo Arroxela bezalako hiri garrantzitsuak daude. Akitania Berriko eskualdearekiko hurbiltasun geografikoa eta lotura sozial, ekonomiko eta kulturalak direla-eta, Europa Horizontea esparru-programan, adibidez, beren berrikuntza-proiektu batzuk aurrera ateratzeko bazkideak bilatu nahi dituzten euskal erakundeek interes handia dute.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago