Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, eta Turingiako (Alemania) Teknologia, Berrikuntza eta Ikerketarako Fundazioak bi aldeko negozio-bilerak (brokerage event) on line antolatzen dituzte hainbat teknologia-sektoretako enpresentzat, Alemaniako Erfurt hirian irailaren 13tik urriaren 15era egingo diren Turingiar Interclusters Asteen esparruan. Zerbitzu horrek enpresa txiki eta ertainei laguntzeko munduko sarerik handiena eskaintzen du, Enterprise Europe Network, Innobasquek eta Alemaniako fundazioak osatzen dute.

Hogei minutuko bilera hauek aukera paregabea dira merkataritza-harreman berriak sortzeko, kontratuak ixteko eta Europako bazkideekin teknologia aurreratuen inguruan (mikro eta nanoteknologiak, neurtzeko eta doitzeko teknologiak, ehunak eta material adimendunak, robotika eta automatizazioa, biki digitalak, adimen artifiziala, gauzen Internet eta hodeiko teknologiak) lankidetzan aritzeko.

Horrelako bilerak, azkarrak eta eraginkorrak, aurretiaz programatzen dira plataforma baten bidez. Plataforma horretan, enpresak erregistratu egiten dira, eta datuak, deskribapena eta interesak jasotzen dituzte. Hitzorduek hainbat sektoretako enpresak (erosleak eta hornitzaileak) konektatzen dituzte, eta horri esker harreman komertzial berriak sor daitezke, hornitzaile europar kualifikatuak aurki daitezke, eta azken joera berritzaileen berri izan daiteke.

Informazio gehiago eta erregistro-plataforma esteka honetan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.