Nazioarteko aintzatespena Euskadiko berrikuntza esanguratsuenei
Euskalitek QIA – Quality Innovation Award 2025 sarien deialdia atera du Innobasque, Unibasq, Ihobe eta Bikaintasun Zentroen Sarearekin (CEX) lankidetzan. Nazioarteko lehiaketa horren xedea da mundu osoko erakundeen berrikuntza garrantzitsuenak identifikatzea, partekatzea eta saritzea.
Ekimen hori Excellence Finland erakundeak sustatzen du 2007tik, eta helburu du berrikuntza erabilgarriak eta eraginkorrak gara daitezen sustatzea, inpaktua izango dutenak gizartean, bezeroengan eta ingurumenean.
2025eko edizioan 8 kategoria egongo dira: Berrikuntza Potentziala, Ekonomia Zirkularra, Hezkuntza Berrikuntza, Osasuneko Berrikuntza, Berrikuntza Publikoa, MikroETEa, ETEa eta Enpresa Handia.
Nola har dezakezu parte?
- Erregistratu zure erakundea CEXen plataforma ofizialean:
premiosqiacex.euskalit.net/organizaciones/alta.php - Kontsultatu eskuragarri dagoen informazio zehatza esteka honetan: Bikaintasun Zentroak – QIA sariak
- Bidali izena emateko formularioa eta eskatutako dokumentazioa 2025eko ekainaren 15a baino lehen.
Aurreko edizioetako emaitzak
2024ko edizioan, Espainia munduko rankingeko buru izan zen, 9 sari irabazi baitzituen. Microbiomik Health Company osasun kategorian, Surphase mikro ete kategorian eta Gipuzkoako Foru Aldundia sektore publikoaren kategorian, dira estatu fasean QIA sariak irabazi dituzten 3 euskal erakundeak.
Parte hartu eta eman bultzada zure erakundearen berrikuntza-kulturari.