Hazinnova Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bultzatutako programa da, bost langiletik gorako ETE-ei berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzeko modu praktiko eta errazean.

Apirilaren 9tik urriaren 31ra arte zabalik dago Hazinnovaren bosgarren edizioan izena emateko epea. Programan sartzeko plazak mugatuak dira, eta enpresa gisa berritu nahi duten bost langiletik gorako enpresa txiki eta ertain guztiek har dezakete parte programan.

Proiektu zehatz eta errazen bidez, eta 3 hilabetetan emaitzak ikusteko moduan, programaren erakunde sustatzaileek aholkularitza espezializatuko eta doako 50 orduko zerbitzu bat jartzen dute enpresen eskura, 4.500 euroko balioa duena, ETEen arlo erabakigarrien garapeneko espezialisten eskutik, eta mikroproiektuak funtsezko zortzi arlotan definitzen dituzte:

  • Ekoizpena: Handitu zure ekoizpen- eta zerbitzu-prozesuen produktibitatea eta kalitatea, irtenbide eta teknologia berritzaileak integratuz.
  • Bezeroak: Areagotu salmentak eta lortu zure enpresa haztea merkataritza-estrategia berritzailea erabiliz, zure oraingo bezeroak fidelizatzeko eta bezero berriak erakartzeko.
  • Pertsonak: Berritu zure lantaldearen kudeaketa motibazioa bultzatzeko eta lan-giroa hobetzeko, zure enpresa erakargarriagoa izan dadin behar dituzun lanbide-profilentzat.
  • Ekonomia- eta finantza-kudeaketa: Lortu zure enpresaren finantzei buruzko ikuspegi argia (gastuak, diru-sarrerak eta errentagarritasuna), modu horretara zure negozioak dirua non irabazten eta galtzen duen kontrolatzeko, aukerak eta erronkak identifikatzeko, eta erabaki estrategikoak zehaztasunez hartzeko.
  • Administrazio-prozesuak: Hobetu funtsezko administrazio-jardueren eraginkortasuna, eta gehitu berrikuntzak eta tresna modernoak ataza horiek sinplifikatu eta bizkortzeko.
  • Merkatu berriak: Areagotu ETEaren irismena eta eraman zure negozioa hurrengo mailara, merkatu berrietan egon litezkeen aukerak esploratuz.
  • Produktua: Berritu eskaintza eta, era horretara, bultzatu zure negozioa. Sortu produktu eta zerbitzu guztiz berriak eta hobetu lehendik dituzunak bezeroen espektatibak gainditzeko; horretarako, erabili teknologia aliatu estrategiko gisa. Horri esker, lehiakideengandik bereiziko zara eta diru-sarrerak handituko dituzu.
  • Logistika: Hobetu zure bezeroei ondasunak eta zerbitzuak emateko modua, kostuak aurreztuta eta haien gogobetetze-maila handituta.

Hazinnova 2019an jarri zen martxan, eta, geroztik, 868 enpresak jaso dute programaren laguntza eta, horri esker, 1.604 proiektu garatu dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.innobasque.eus/te-acompanamos-a-innovar/hazinnova/

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago