Prestatzailea

Hugo Calvo. Aholkularitzako bazkidea Aurenen.

Giza Baliabideetako Zuzendaritza Masterra Madrilgo Camilo José Cela Unibertsitatetik, Enpresa Zuzendaritzako Masterra Madrilgo

Unibertsitate Europarretik eta Komunikazio eta Kazetaritzako Masterra Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatetik. Agile Coach, Scrum Master, SAFe 5 Agilist, Design Sprint Facilitator eta Design Sprint Master, ExO Foundations and ExO Consultant, Exponential Innovator, DevOps Essentials, People and Operations Analytics Expert (Wharton University of Pennsylvania).

Trebatzaileen Trebakuntzan Total Learning Solutions-ek emandako ziurtagiria ere badu.

Digitalizazioan eta AAren erabileran aditua. Azken 15 urteetan, kanpo-aholkulari, hainbat sailetako zuzendari eta nazioarteko merkaturatze-zuzendari lanak egin ditut industria prozesu, teknologia eta pertsonen kudeaketan, nazioarteko hainbat enpresentzat, hala nola, Ford, Daimler, Bankia, Sareb, Iberdrola, Naturgy, Telefónica, Qualicaps, Insudpharma, Mission Foods, Hero, Natra, BMC, Renfe, Generali, Santalucía, Técnicas Reunidas edo Repsol.

Iker KARKOKLI. Adimen artifizial garatzailea Aurenen.

 Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Unibertsitate Gradua. Datuen Zientziako eta Adimen Artifizialeko graduondokoa, Bilboko Merkataritza Ganberan.

Adimen artifizialean, prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan aditua. UI/UXen web orri eta aplikazioetarako garapeneko ziurtagiritua. Full- Stack Development-eko ziurtagiritua, Bottega University-an eta 3D Ingurune Interaktiboen eta errealitate birtuala garapeneko ziurtagiria CECOBIn.

5 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat jardueratan, hala nola: proiektuen kontrola eta informazioa, dashboard interaktiboen garapena, KPIen diseinua eta inplementazioa, enpresa aplikazioen garapena, eraldaketa digitala, negozio prozesuetarako automatizazio sistemak, datuen erauzketa, eraldaketa, karga eta ustiapena, Machine Learning eta AA bidezko aplikazioen garapena, prozesu digitalen optimizazioa.

José Antonio Castaño. Prozesuen eta Digitalizazioaren zuzendaria Aurenen.

 Industria ingeniaria Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskolan (EHU). Fabrikazio Teknologia Aurreratuetako Masterra (EHU). Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Masterra (MBA), ESEUNE Business School. Industria Planten Zuzendaritza Masterra UPCn (Universitat Politècnica de Catalunya).

30 urte baino gehiagoko esperientzia 200 konpainia baino gehiagori aholkularitza ematen haien prozesuak eta lan metodoak optimizatzeko. Bere enpresako zuzendaria ere izan da.

Hainbat arlotako prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan aditua. Talde laneko praktika aurreratuetan (Kanban Coaching Practices eta Kanban Management Professional) eta Helbururako Egokitutako Antolaketa Ereduan aditua (Kanban Maturity Model). Master irakaslea Nafarroako Unibertsitatean (TECNUN). Negozio Garapeneko mentorea (YBS). OKR Champion Ikastaroko, Errendimendu Handiko Taldeetako (GAR) eta Berrikuntzaren Kudeaketako CityLABeko irakaslea.

Ikaskuntza-helburuak

  • AA sortzailea zer den eta profesio guztiak nola aldatzen ari den ulertzea.
  • Benetako erabilera zehatzak identifikatzea, lan sektore zein aktibitate desberdinetan.
  • Funtsezko tresnak, hala nola, ChatGPT, Copilot, DALL E edo Perplexity erraztasunez erabiltzea.
  • Eguneroko zereginetan AA erabiltzea: idazmena, analisia, laburpena, ideiagintza, informazio bilketa.
  • AAren ohiko akatsak, haren mugak eta erabilera ez gomendagarriak hautematea.

Asteazkena, martxoak 4. 9:30etatik 13:30etara.

Asteazkena, martxoak 11. 9:30etatik 13:30etara.

Asteazkena, martxoak 18. 9:30etatik 13:30etara.

Asteazkena, martxoak 25. 9:30etatik 13:30etara.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. saioa. AA sortzailea eguneroko lanean erabiltzearen oinarriak.
  • Zer da AA sortzailea: Beste teknologiekin dauzkan ezberdintasunak.
  • Ohioko erabilerak: testu, irudi eta datuen sorrera, automatizazioa.
  • Etika eta erantzukizuna: pribatutasuna, copyright-a eta erantzunen fidagarritasuna.
  • Oinarrizko lege kontestua: europar erregulazioa, datuen babesa, baimendutako erabilerak.
  • Jardunbide egokiak: Nola galdetu (promting), nola balioztatu, emaitzak nola hobetu.
  1. saioa. AAren erabilera eta kasu errealak sektore ezberdinetan.
  • AA aplikatzen den ohiko jarduera profesionalak:
    • Txosten, posta elektroniko, aurkezpen eta edukien idazmena.
    • Erabakiak hartzeko informazioaren bilduma eta azterketa.
    • Bileren, proposamenen, gidalerroen edota argudioen prestaketa.
    • Zeregin errepikakorrak edo administratiboak automatizatzea.
    • Ideia berriak, alternatibak, konponbideak edo adibideak sortzea.
  • Sektore ezberdinen kasuak.
  • Jarduera praktikoak: AA aplikatzea parte-hartzaileen benetako zereginetan, haien rolaren arabera.
  1. saioa. Hasteko eta eboluzionatzeko funtsezko tresnak.
  • Zeharkako tresnak:
    • ChatGPT: idazmena, laburpena, simulazioa, ideiagintza.
    • Microsoft Copilot (Word, Excel, Outlook): produktibitate areagotua.
    • DALL·E eta Bing Image Creator: irudien sorrera automatikoa.
    • Perplexity, You.com, Claude: bilaketa, azterketa eta laburpena.
  • Bestelako tresna berriak: Notion AI, Poe, Gamma, SlidesAI, Tome.
  • Norberaren antolaketa: AA planner-ean, agendan, postan eta denboraren kudeaketan erabiltzea.
  • Koderik gabeko automatizazioa: GPT pertsonalizatuak, Zapier, formulario adimenduak.
  1. saioa. AArekin handitutako profil profesionalak.
  • Funtsezko ezagutza: prompting-a, balioztatzea, giza-gainbegiratzea.
  • Funtsezko gaitasunak: jakin-min digitala, pentsamendu kritikoa, moldagarritasuna.
  • Jarrera gomendagarriak: etengabeko ikaskuntza, etika, gizakiaren eta AAren arteko lankidetza hibridoa.
  • Ikasten jarraitzeko gomendioak:
    • AAren bidezko hobekuntza sistema pertsonala diseinatu.
    • Berrerabili daitezkeen prompt-ak sortu.
    • AAk norberaren aktibitatean zein sektorean daukan inpaktua aztertu.
    • Taldean eta lan-ingurunean jardunbide onak partekatu.

Nori zuzendua

  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat soilik (enpresak, eragile zientifiko-teknologikoak, administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, etab.).
  • Adimen artifizial sortzailea (AAS) zer den eta bere erakundean duen eragina ulertu nahi duten edozein sektore, arlo eta abarretako erdi mailako arduradun, zuzendari edo profesionalentzat.

* Gehienez, bi pertsona erakunde bakoitzeko.

 

 

Partekatu albiste hau

Presencial

mar. 4

09:30 - 13:30 CEST

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Leku kopurua
30

Iraupena
20h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk