Enterprise Enterprise Europeko kide diren Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek jardunaldi hau antolatu dute nazioarteko lankidetzaren bidezko I+G+b eremuko proiektuak aurkezteko zenbait deialdiren berri emateko. Proiektu horiek EBk ekonomia lehiakor, zirkular eta jatorri biologikokoagoa izateko, eta klimatikoki neutroa, errelisientea eta ingurumenarekiko lagunkoia izateko egin beharreko aldaketari lotuta egon behar dute.
Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.
Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira Europako Horizon programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta [email protected] helbidera bidali. Inprimakiak aurkezteko azken eguna 2025/05/15a izango da.
Egitaraua
9:30 | Ongietorria. |
9:40 | 5. Klusterra – Klima. WP2025. 2025eko deialdiak. José Manuel González. CDTI. |
10:00 | 6. Klusterra – Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak, Nekazaritza eta Ingurumena. WP2025. 2025ko deialdiak. José Manuel González. CDTI. |
10:40 | 5. eta 6. Klusterren deialdien baldintza espezifikoak. Proposamen irabazlea prestatzeko funtsezko alderdiak. José Manuel González. CDTI. |
11:10 | Kaferako etenaldia |
11:40 | Arrakasta-kasuak. INGUMA “ReducINg the footprint of consumer products through public dialoGUe and innovative bio-based MAterials” proiektua Iñaki García. ORLOGA. |
12:10 | EIT Climate-KIC: karbono gutxiko ekonomia eta klima-aldaketa. Andoni Hidalgo. EIT Climate-KIC. |
12:25 | EIT Food: berrikuntza azkartuz, etorkizunera egokitutako elikadura-sistema bat eraikitzeko. Javier González. EIT Food South. |
12:40 | Finantzaketa-deialdiak ur-jauzian: Klima eta elikadura Nora Ibáñez. Enterprise Europe Network (Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque). |
13:00 | BDIH – Basque Digital Innovation Hub Susana Larrea. Enterprise Europe Network (SPRI). |
13:15 | Enterprise Europe Network (EEN) sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako. Susana Larrea. SPRI. |
13:30 | Jardunaldiaren amaiera. |
13:30-15:00 | Aldebiko elkarrizketak CDTIrekin. |
Presentziala
mai. 19
09:30 - 13:30 CEST
Berrkuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque - Zamudio
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque