Prestatzailea
Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.
Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urtetik geroztik, bere lanbide karrera garatu du negozio-eredu berrien diseinu eta garapen estrategikoan (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), bai eta I+G+b proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatzea ere, eta negozio berriak garatzea (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena dutenetan.
Ikaskuntza-helburuak
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa berria, egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programak finantzatutako Pillar 2ko proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.
- Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.
- Gastu kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langileei eta ekipoen amortizazioari dagokienez.
Ikaskuntzaren edukiak
- Lehenengo urratsak.
-
- Partzuergoaren akordioaren figura. Edukia, eredu eta aldaketa nagusiak Europako Batzordearekin negoziatzen den bitartean.
- Dirulaguntzetarako hitzarmena (Grant Agreement).
- Grant Agreement Preparation (GAP). Izapide eta erantzukizun administratibo, legal eta ekonomiko-finantzarioak.
- Ezinbesteko dokumentazioa eta kudeaketako eta justifikazioko gutxieneko funtsezko kontzeptuak erabiltzea.
- Proiektuak kudeatzeko eskemak.
-
- Pertsonak eta ekipoak (kontratazioak, kudeaketa-tresnak, denborak edo kalitatea ez betetzea, gatazken kudeaketa, nazioz gaindikoa, bazkideak aldatzea, erabakiak hartzeko sistemak, etab.).
- Sarrerak eta gastuak.
- Emaitzen barreiatzea eta IPR (egiaztatzea, mantentzea, background, foreground, erabilera-kontzeptuak, zeharkako erabilera, sarbide-eskubideak, eskubideen mailegua, jabetza partekatua).
- Eragiketak/Kudeaketa-organoak.
- Azpikontratazioak (irismena eta muga teknikoak, finantzarioak, eska daitekeen dokumentazioa, lehiakortasuna eta lehia askea, etab.).
- Proiektuaren kontrol-, jarraipen- eta barne-ebaluazioko metodoak.
- Proiektuen justifikazioa.
-
- Justifikazio dokumental eta finantzarioaren funtsezko alderdiak (fakturak, produktuak, I+G, publizitatea, gastu txikiak).
- Araudia eta arazoak kategorien arabera (langileak, bidaiak…).
- Genero berdintasuna, etika, ingurumena, etab.
- Justifikazioko baldintza teknikoak eta finantzaketa-baldintzak. Eragile nagusiak.
- Arazoei aurrea hartzeko irizpideak eta tresnak.
- Epeak luzatzea eta hasierako baldintzak aldatzea.
- Ikuskapen-ziurtagiriak.
- Finantza-bermeak eta Europako Batzordearekiko konpromisoak.
- Ordainketa-etendura, zehapenak eta itzulketak.
- Eurotik kanpoko herrialdeetako bazkideak. Aplikatu beharreko kanbio-tasak eta araudia.
Nori zuzendua
Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:
- Horizonte Europarako I+G+Bko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenak.
- Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
** Derrigorrezkoa da bi saioetara joatea.
Azaroaren 11, 9:00etatik 14:00etara
Azaroaren 18a, 9:00etatik 14:00etara.
Presentziala
aza. 11
09:00 - 14:00 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 10h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia