Batzar Nagusia
Innobasqueren Batzar Nagusia da Berrikuntzaren Euskal Agentziaren erabaki-organo nagusia. Bazkide guztiak biltzen ditu urtero — enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, administrazioak eta gizarte-erakundeak —, emaitzak partekatzeko, kudeaketa onartzeko eta lehentasun estrategikoak definitzeko. Euskadin berrikuntza bultzatzeko topagune eta konpromiso kolektibo bat da.
Formakuntza Berrikuntzan esklusiboa erakunde bazkideentzat
Gure erakunde bazkideei ikastaro programa esklusibo bat eskaintzen diegu, berrikuntzan, teknologian eta kudeaketa aurreratuan dituzten gaitasunak indartzeko, eduki eguneratuekin, erreferentziazko hizlariekin eta balio erantsia eta ekosistemarekiko lotura ematen dituen ikaskuntza partekatuko espazio batekin.
Webinarrak berrikuntza kasu praktikoak
Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideek gainerako bazkideentzat bakarrik partekatzen dituzte berrikuntzako kasu praktikoak. Innobasqueren Berrikuntzako Kasu Praktikoen Bankuaren parte diren eta emaitza onak dituzten esperientziak dira.
Liderrak eta berrikuntza
Gure erakunde bazkideei ahotsa ematen diegu, eta hausnarketa partekaturako espazio bat sortzen dugu, aurrean ditugun erronkak identifikatzeko, baina baita eskura ditugun eraldaketa elementuak eta horiei arrakastaz aurre egiteko lan dinamikarik egokienak identifikatzeko ere.
Erakunde bazkideentzako buletin esklusiboa
Astero, gure erakunde bazkideek buletin esklusibo bat jasotzen dute berrikuntzari buruzko azken nobedadeekin. Horrekin, ekosistema berritzailearekin konektatuta eta informatuta mantentzeko konpromisoa indartzen dugu.
Harpidetu