Prestatzailea
José Antonio CASTAÑO. Prozesuen eta Digitalizazioaren zuzendaria.
Industria ingeniaria Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskolan (EHU). Fabrikazio Teknologia Aurreratuetako Masterra EHUn. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Masterra (MBA), ESEUNE Business School. Industria Planten Zuzendaritza Masterra UPCn (Universitat Politècnica de Catalunya). 30 urte baino gehiagoko esperientzia 200 konpainia baino gehiagori aholkularitza ematen haien prozesuak eta lan metodoak optimizatzeko. Bere enpresako zuzendaria ere izan da. Hainbat arlotako prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan aditua. Talde laneko praktika aurreratuetan (Kanban Coaching Practices eta Kanban Management Professional) eta Helbururako Egokitutako Antolaketa Ereduan aditua (Kanban Maturity Model). Master irakaslea Nafarroako Unibertsitatean (TECNUN). Negozio Garapeneko mentorea (YBS). OKR Champion Ikastaroko, Errendimendu Handiko Taldeetako (GAR) eta Berrikuntzaren Kudeaketako CityLABeko irakaslea.
Hugo Calvo. Pertsonen Kudeaketarako Eraldaketa eta Berrikuntzaren Bazkide Arduraduna.
Giza Baliabideetako Zuzendaritza Masterra Madrilgo Camilo José Cela Unibertsitatetik, Enpresa Zuzendaritzako Masterra Madrilgo Unibertsitate Europarretik eta Komunikazio eta Kazetaritzako Masterra Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatetik. Agile Coach, Scrum Master, SAFe 5 Agilist, Design Sprint Facilitator eta Design Sprint Master, ExO Foundations and ExO Consultant, Exponential Innovator, DevOps Essentials, People and Operations Analytics Expert (Wharton University of Pennsylvania). Trebatzaileen Trebakuntzan Total Learning Solutions-ek emandako ziurtagiria ere badu. Digitalizazioan eta AAren erabileran aditua. Azken 15 urteetan, kanpo-aholkulari, hainbat sailetako zuzendari eta nazioarteko merkaturatze-zuzendari lanak egin ditut industria prozesu, teknologia eta pertsonen kudeaketan, nazioarteko hainbat enpresentzat, hala nola, Ford, Daimler, Bankia, Sareb, Iberdrola, Naturgy, Telefónica, Qualicaps, Insudpharma, Mission Foods, Hero, Natra, BMC, Renfe, Generali, Santalucía, Técnicas Reunidas edo Repsol.
Ikaskuntza-helburuak
- Adimen artifiziala sortzaileak (AAS) osasun-prozesu ez-klinikoetan laguntza baliabidetzat daukan rola ulertu.
- Agenda, txosten, komunikazio eta dokumentazioen kudeaketa optimizatu.
- Erizaintzan, fisioterapian zein administrazioan lagundu ditzakeen tresnak miatu.
- Gaixoentzako edukiak automatikoki, argi eta etikoki prestatzea.
- Osasun arloan AAren erabilera etikoa eta haren trazabilitatea ziurtatu.
- AAren erabilera integratu erabaki klinikoak inbaditu gabe.
Ikaskuntzaren edukiak
1. saioa. Osasun sektorean AAren erabileraren oinarriak
- Zer da AA sortzailea eta nola erabiltzen da osasun arloan.
- Erabilera praktikoak zeregin klinikoetan eta administratiboetan.
- Etika eta legezko ikuspuntua ingurune sentikorretan.
- Erabilera arduratsu baterako jardunbide egokiak.
- Osasun-sektorean AAren aplikazioak eragin ditzakeen arriskuak, mugak eta ohiko akatsak.
- AA segurtasunez erabiltzeko gomendioak.
2. saioa. AAren erabileraren kasu praktikoak osasunaren arloan
- Aplikazioak:
- Hitzordu eta agenden kudeaketa.
- Txosten medikuen elaborazio automatikoa.
- Dokumentu luzeen eta klinikoen laburpenak.
- Gaixoekiko komunikazio egokituaren prestakuntza.
- Osasun-sustatze edukien sorkuntza.
- Erabilera kasuak: erabilera Medikuntzan, Erizaintzan, Fisioterapian, Administrazioan.
- Joera berriak: dokumentuen automatizazioa, komunikazio-laguntzaileak, etika aplikatua.
3. saioa. Teknologia osasunarekin harremanetan
- Tresnak: DeepMind, IBM Watson Health, Aidoc, Speech-to-text osasun langileentzat.
- Osasun sistemak: SAP Healthcare, Orion Health, Mediktor.
- Automatizazioa: txostenentzako GPTak, dokumentuak kudeatzeko agenteak.
4. saioa. Profil areagotuak osasunean
- Zer dira profil areagotuak: AA egunerokotasunean benetan integratzea, modu eraginkorrean, ezagutzak eskuratzeko, trebetasunak garatzeko, ohiturak sortzeko eta lan egiteko modu berriak ezartzeko.
- Landuko diren profilak: osasun pertsonala eta administratiboa.
- Oinarrizko gaitasunak: informazioa bilatzea, dokumentuak kudeatzea, elkarrizketa zailak prestatzea, historialak jarraitzea, zehaztasuna kontrolatzea, autonomia garatzea, errespetu etikoa, zeregin errepikakorrak digitalizatzea, prozesuak optimizatzea, stockak kudeatzea, etab.
- Gomendioak: AA, eguneroko eginkizunetan denbora eta fidagarritasuna irabazteko aliatu gisa.
Nori zuzendua
- Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat soilik (enpresak, eragile zientifiko-teknologikoak, administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, etab.)
- Osasun-zentroetako zuzendariak, langile klinikoak, osasun arlo ezberdinen arduradunak, taldeburuak, osasun-kudeatze teknikariak, medikuak, erizainak, fisioterapeutak, etab.
* Gehienez, bi pertsona erakunde bakoitzeko.
**Derrigorrezko 4 saioz osatutako ikastaroa.
Azaroaren 20a, 9:30etatik 13:30etara.
Azaroaren 27n, 9:30etatik 13:30etara.
Abenduaren 3a, 9:30etatik 13:30etara.
Abenduaren 11, 9:30etatik 13:30etara.
Presentziala
aza. 20
09:30 - 13:30 CEST
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 20h + 4h online
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia