Prestatzailea

Miren Larrea. Ikertzaile seniorra Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan eta irakaslea Deustuko Unibertsitatean.

Doktore Deustuko Unibertsitatean, doktore-tesia Lurraldeko Ekoizpen Sistemetan egin ondoren, lurralde-garapenean sakondu du, bai modu praktikoan, garapen-agentziekin lankidetzan, bai ikerketa akademikotik. 2007az geroztik, Orkestran lan egiten du. Bertan, ikerketa-metodologia eraldatzaileetan espezializatu da, eta Lurralde Garapenerako ekintza-ikerketa bultzatu duen ikertzaileetako bat da. Metodologia horren bidez, enpresen lehiakortasuna sustatzeko politika publikoen diseinuan eta garapenean parte hartu du, digitalizazioan, lanaren zentzuan eta barne-ekintzailetzan, besteak beste. Gainera, prozesu horien azterketan oinarritutako lan ugari argitaratu ditu.

Unai Elorza.

Irakasle-ikertzailea da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Psikologian doktorea EHUn, Industria Antolakuntzan ingeniaria Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eta Manufacturing Systems Engineering masterra Cranfield University unibertsitatean (Erresuma Batua). Irakasle-ikertzaile gisa, antolakuntzen errendimendua eta pertsonen ongizate-motibazioaren hobekuntza bateratuaren sustapenean lan egiten du gaur egun. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako hainbat programen baitan ekintza-ikerketako prozesuetan aritu da, lurralde honetako enpresei lanaren zentzua garatzen laguntzeko metodologiak eta lankidetzazko gobernantza eraikiz.

Ikaskuntza-helburuak

  • Ikertzaileek enpresei lagunduko dien ikerketa egiteko dauden modu desberdinen kontzientzia lantzea, hau da, jakintza kanpoan sortu eta enpresari transferitu beharrean, enpresako kideekin elkarlanean ko-sortzea.
  • Ekintza-ikerketaren oinarrizko printzipioak partekatzea.
  • Ekintza-ikerketaren bidez enpresetan eginiko lanketen adibideak ikustea.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Ekintza-ikerketan ikertzailearen rolak, banakako gaitasunak, gaitasun kolektiboak enpresekin lan egiteko.
    • Rolak: elkarrizketarako espazioen sorrera, ikuspegi partekatuaren garapena, gatazka-egoeren kudeaketa, konfiantzazko harremanen garapena, agenda partekatuen garapena, enpresa kanpoko eskola eta pentsamenduekin konektatzea, hausnarketa eta ekintza uztartzea
    • Banakako gaitasunak: deitzeko gaitasuna, prozesuaren irakurketa, besteengan hausnarketa eragitekoa, hausnarketa eta ekintzaren arteko trantsizioak bultzatzekoa
    • Gaitasun kolektiboak: enpresaren “gu” garatzekoa, erakundeko elkarrizketa bultzatzekoa, praxia, ekintza kolektiborakoa
  • Ikerketa sozialaren ekarpena enpresei.
  • Lehen kasu praktikoa: Enpresa industrial handia (500 langile baino gehiago), nazioarteko plantekin eta kosmetikaren sektorean.
    • Ikerketaren gerturapena: tradizionala, soluzio bate proposamenarekin (praktika hoberenen logikaren baitan).
    • Erronka: praktika ona enpresaren egoerara pertsonalizatzea. Lehentasuna ekintza (interbentzio) eraginkorra lortzea.
    • Metodologia: hasierako neurketa, praktika onaren inplementazioa, azken neurketa hazkunde kurbak baloratu eta erakundearen ikasketa bultzatzeko.
  • Enpresen eraldaketa prozesuetan aritzeko baldintzen eraikuntza: konfiantzazko harremanak, ikuspegi partekatua eta agenda partekatuak
  • Bigarren kasu praktikoa: Enpresa industrial txiki/ertaina, makina erraminta sektorekoa
    • Ikerketaren gerturapena: dialogikoa, galderak eginez, hausnarketan lagunduz ideiak garatu eta kontsentsuak baloratzeko.
    • Erronka: enpresari laguntzea hausnarketak garatzen, lehentasuna pentsamenduaren garapenean jarrita. Hausnarketa enpresaren errealitateari eta ekintzari lotu arren, sortutako jakintzaren aplikazioa bigarren mailan egonik (baldintzak egokituz gero, ekintza bera garatuko da, modu emergentean).
    • Metodologia: hasierako neurketa, enpresaren aldetik heltze prozesua kritikoa, prozesuari irteera anitzak, jakintzaren “aplikaziora” iristea ez dela beti desiragarria ulertuaz.

Nori zuzendua

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeetako ikertzaileentzat eta aholkularientzat. Zehazki:

  • Honako ikerketa eremuetan interesa dutenentzat: lanaren zentzua, enpresen antolaketa ereduen eraldaketa, parte hartzea, talentua erakarri eta mantentzeko prozesuak, absentismoa, pertsonen ongizatea enpresan, gaitasunen garapena eta formakuntza.
  • Ekintza-ikerketan interesa duten eta enpresaren inguruko gaiak lantzen dituzten gizarte zientzietako ikertzaileentzat edo aipatutako arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzten aholkularientzat

*Gehienez ere bi pertsona erakundeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 12

09:30 - 13:30 CEST

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Programa osoa
PDF 411,93 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia