Prestatzailea

Leire Legarreta. We Are Clickersen CEO eta Data Scientist.

Datuen arloan hogei urte baino gehiagoko esperientzia du, Data Scientist zientzialari gisa hasi zuen bere ibilbidea, kontzeptura bera zabaldu baino lehen. Unibertsitate, aholkularitza, finantza-erakunde, telekomunikazio, marketin eta administrazio publikoetan garatu du bere lana. Datu Zientziako lehen gradua bultzatu zuen Euskadin, diseinutik merkaturatu zen arte. Ekintzaile gisa, We Are Clickers sortu eta sendotu du, adimen artifizialean oinarritutako soluzio pertsonalizatuen diseinuan eta ezarpenean espezializatutako enpresa, erakundeei aurrera egiten laguntzeko helburuarekin.

Ikaskuntza-helburuak

Parte-hartzaileei irizpideak eta tresnak eskaintzeko asmoz:

  • Adimen artifiziala desmitifikatzea: AAri buruzko kontzeptu okerrak argitzea, edozein ETEk erabil dezakeela erakutsiz, bere tamaina edo baliabide teknologikoak edozein direla ere, eta eguneroko enpresa-testuinguruetan.
  • AAren aplikazio praktikoak identifikatzea: ETEei laguntzea AAk balioa sor dezakeen prozesuak identifikatzen.
  • AAko ekosisteman teknologia motak argitzea: Teknologia horiek funtzionamenduan eta aplikazioetan nola desberdintzen diren, AA mota bakoitzetik zer espero den eta nola aplikatu behar diren ulertzea, beharren eta helburuen arabera, helburu errealistak ezarriz.
  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzea: AAren erabileraren bidez ikuspegi berritzaile berriak arakatzea, ez bakarrik ekoizpen-arloetan, baita produkziokoak ez diren funtsezko arloetan ere, hala nola Administrazioan eta Marketinean.
  • Oinarrizko trebetasun teknikoak garatzea: Parte-hartzaileei beharrezko ezagutza praktikoak eta adibideak ematea, AA sortzaileko tresnak erabiltzeko eta irtenbide teknologikoak ezartzeko, egunerokoan eraginkorragoak izan daitezen. Txostenak sortzetik, ataza errepikakorrak automatizatzeraino.
  • Baliabideak eta laguntzak eskuratzeko erraztasunak ematea: ETEentzat eskuragarri dauden laguntzei buruzko informazioa eskaintzea, eta identifikatutako proiektuak ezartzeko laguntza horiek nola baliatu aurkeztea.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Adimen artifizialaren hastapenak: zer da adimen artifiziala? Zergatik dira datuetan oinarritutako ereduak edo datuak AAren lehengaia. Zer espero daiteke teknologia mota bakoitzetik? Abantailak eta ondorioak.
  • AA gure egunerokoan: Denbora errealeko erabilera-kasuak: merkataritza-eskaintza bat idaztea, txosten baten sorrera automatizatzea, finantza-datuak aztertzea edo LinkedInerako edukiak planifikatzea eta sortzea. Atazak eta funtzionalitate nagusiak automatizatzeko tresnen sarrera.
  • Industria-erabilerako kasuak: euskal enpresak inspirazio-iturri. Machine Learning teknologiak aplikatzea: AA duten proiektuen kostua kalkulatzea, produkzioa planifikatzea eta optimizatzea, eskaria iragartzeko ereduak, clustering ereduak edo bezeroen segmentazioa, gomendio-sistemak eta beste aplikazio batzuk marketinean, mantentze prediktiboan eta AAn oinarritutako kalitate-kontrolean. Prozesuak automatizatzeko eta erakundeetan dokumentazioa eta ezagutza kudeatzeko AA aplikatzea.
  • Eskura dauden AAko tresnak: Eskura dauden AA eta LLM tresna nagusien gaineko ibilbidea. Desberdintasunak, abantailak eta ondorioak. Segurtasunari, pribatutasunari eta kostuei buruzko oharrak. 
  • Finantzaketa-aukerak. Adimen artifiziala, eraldaketa digitala eta berrikuntza bultzatzeko programen ikuspegi osoa, bereziki ETEei zuzendutakoa.

Prestakuntza guztiz praktikoa izango da, berehalako ezarpenari begirakoa:

  • Euren prozesuetan AA modu arrakastatsuan erabili duten euskal enpresek parte hartuko dute lan -saioan.
  • Laguntza-tresnak emango dira AA ezartzeko ibilbide-orri propioa egiteko.

Oharra: Nahi duten enpresentzat, trebakuntza ondoren jarraipen pertsonalizatuko saio bat egiteko aukera eskainiko da.

Nori zuzendua

10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik.

  • Adimen artifiziala (AA) modu estrategikoan enpresaren negozio-prozesuetan non eta nola ezarri ikasteko interesa duten enpresentzat.
  • Zuzendari nagusi eta ETE industrialetako unitate edo sailetako arduradunentzat.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 20

09:30 - 13:30 CEST

Hermanos Lumiere 11, Gasteiz, Araba Euskadiko Teknologia Parkea Gasteizko Campusa.

Programa osoa
PDF 77,00 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia