Innobasque argitalpenak
2016 , azaroa - 7
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak 2016
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) azterketa konparatiboa da 2005-2014 denboraldirako, azterketa estatistiko eta makroekonomikoak pertzepzio-analisiarekin konbinatzen dituena: Basque Innovation Perception (BIP).
Azken hori 308 profesionalen parte-hartzeari esker egindako azterketa da, I+G+b-n aitorturiko esperientzia dute eta Innobasqueko bazkide diren erakundeetakoak dira enpresa, ikerketa, erakunde eta gizarte eremuetan.
2016 , azaroa - 7
Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2016 – Laburpen exekutiboa
Berrikuntzaren Innobasque Txostenak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren (ZTBESis) errealitatearen begirada bat eskaintzen du hainbat ikuspegitatik, arreta-gune nagusiak identifikatzeko. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana-k (ZTBP) Innobasqueri ematen dion ebaluatzekoeta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Txosten hau.
Txostena bi urtean behin argitaratzen da, eta berrikuntzaren egoeraren analisi konparatiboa izaten da Europarekiko, dauden nazioarteko estatistiketan oinarrituta. Analisi kuantitatibo hauek Basque Innovation Perception (BIP) delakoaren informazioa kualitatiboaz osatzen dira, euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoerari buruzko pertzepzio-azterketa, ZTBESis-eko eta Innobasqueren erakunde bazkideetakoak diren 250 profesional baino gehiagoko panel aditu baten iritzia jasotzen duena.
Berrikuntzaren Innobasque Txostena Euskal Indizearen bilakaeratik sortu zen, Innobasquek 2013an argitaratu zuelarik. Indizea-k lehen aldiz neurtu zituen eskualde mailako I+G+b enpresa-inbertsioak eta horien eragina produktibitatean, Nesta britainiar fundazioak sorturiko metodologiari jarraituz.
2016 , uztaila - 19
2014-2016ko H2020 Euskal parte hartzearen txostena
2014-2016ko H2020 Euskal parte hartzearen txostena izenekoaren argitalpenean, Horizonte 2020 Esparru Programaren indarraldiko lehen hiru urteetan euskal enpresek eta eragileek lortutako emaitzak jasotzen ditu txostenak.
221 euskal enpresek Europako Horizonte 2020 programatik 331,63 milioi euro lortu dituzte eta 530 I+G proiektutan parte hartu dituzte.
2016 , ekaina - 3
2014-2015ko Innobasqueren Memoria
Aurten, Innobasqueko memoria 2014 eta 2015 urteetako ekimenak eta inpaktuzko datuak batzen ditu:
1.000 bazkide
40.000 pertsona mobilizatuta
408 aurkezpen publiko
81 erreferentzia akademiko
Euskadi berrikuntza-arloan Europaren abangoardian kokatzea erronka kolektiboa da, botere publikoen konpromisoa eta gizarte osoaren inplikazio aktiboa eskatzen dituena, Memoria hau osatzen duten proiektuetan islatzen den gisan.
Kontatzen da nola egin dezakegun guztiok, batera, elkarlanean berrikuntza, guk desiraturiko etorkizunik onenerako bidean
- Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.
2016 , apirila - 12
ITEM7
iTEM, berrikuntzaren inguruko azken joerak, lanabesak, estrategiak, praktika onak eta kontzeptu aurreratuenak gerturatzen dizkizun separata bildumagarria. Emanaldi berri honetan erronka sozialei buruz hitz egingo dugu.










