Innobasque argitalpenak
2014 , ekaina - 18
Euskal I+G+b-ren Koaderno Estrategikoa Europan 2014-2020
Koaderno honek H2020ko erronka berrien aurrean gure jarrera zein den biltzen du, bertako parte-hartzea bultzatzeko dauden zerbitzuak deskribatzen ditu, eta programa berri horrek dakartzan aldaketak ulertzeko gida praktiko gisa balio du.
2014 , ekaina - 5
Memoria Innobasque 2012-2013
Innobasque jarduera- eta proiektu-programa bizi bat hedatzen gauzatu da eta horretan ari gara lankidetzan, besoz beso, nola Euskadiko hala estatu- eta nazioartemailako eragile garrantzitsuenekin, horren berri ematen delarik honako memoria honetan.
2014 , martxoa - 11
ITEM 5 – Horizon 2020
iTEM, berrikuntzaren inguruko azken joerak, lanabesak, estrategiak, praktika onak eta kontzeptu aurreratuenak gerturatzen dizkizun separata bildumagarria. Emanaldi berri honetan Hozizon2020, Europako ikerkuntza eta berrikuntzaren finantzazioko programa berriaren gakoak eskaintzen dizkizugu.
2014 , martxoa - 11
Jarduera-txostena, 2. seihilabetea 2013
Txosten honetan erakusten ditugu, bigarren seihilekoan zehar, ekimen desberdinetan lortutako emaitzak eta aurrera Innobasque-n ditugun proiektuak. Emanaldi berri honek, gainera, 2012aren hasieran hasten dugun bidean, jarduera-txostena berrikuntza-magazine bat bihurtzeko horizontearekin, gehiago pauso bat dakar. Hartarako, Innobasque sarera berezko edukiak areagotzen joan gara.
2014 , urtarrila - 5
2015 Mundu Itunaren Aurrerapen Txostena
<p>Mundu Itunaren II. Aurrerapen Txostena aurkeztu dugu, eta bertan gure konpromisoa azaldu dugu Nazio Batuen Mundu Itunaren helburuekin eta printzipioekin, eta gure stakeholder-en eta oro har euskal gizartearen interesekin.</p>
2013 , abendua - 19
Parte hartzearen korapiloak
Parte-hartzeaz hitz egitea gobernatzen dugun eta adostasunak lortzen ditugun moduaz hitz egitea ere bada. Garapenerako Nazio Batuen Programak jasotzen duen bezala, ‘gobernantza eraginkor’ deitzen ditugun gobernu-eredu parte-hartzaileago berriak oso loturik daude konfiantzazko eta lankidetzazko harremanak sendotzearekin, eta helburuak eta amets kolektiboak partekatzen dituen gizarte batekin. Gobernantza eraginkorrak, beraz, jarrera irekia inplikatzen du kudeatze-prozesu horizontalagoak ezartzeko, beste erakunde batzuekin taldean lan egiteko eta herritarrak eta gizarte-eragile garrantzitsuak erabaki publikoen prozesuan txertatzeko.










