Innobasque argitalpenak
2020 , azaroa - 2
Berrikuntzaren Innobasque Txostenaren Aurrerapena
Innobasqueren 2020ko Berrikuntza Txostenaren aurrerapena
2020 , uztaila - 1
PCTI2020 RIS3 analisia
Txosten honek 2014an RIS3 martxan jarri zenetik Euskadik lehentasunetan eta aukera nitxoetan izan duen espezializazioaren bilakaera aztertzen du
2020 , ekaina - 24
RIS3 eremuetan lankidetzan berritzeko gida
Laguntzarako oinarrizko gida #13PiC bitarteko agenteentzat, RIS3 inguruneetan lankidetzako berrikuntza-proiektuak (L&b) aktibatzen egiten duten lana kontuan izanik
2020 , ekaina - 18
Innobasque Prospektiba Txostena COVID-19 osteko gogoetak
"2020 Innobasque Prospektiba Txostena. Post Covid-19 gogoetak" COVID-19ak eragin edo bizkortu dituen aldaketen eta berrikuntzaren esparruan izan duen eraginaren azterketa sakon baten emaitza da.
Enpresen zerbitzura dagoen ariketa teoriko eta praktikoan, Txosten honek:
- 2019 Innobasque Prospektiba Txostenetan egindako proposamenen indarraldia aztertzen du.
- Krisitik irteteko balizko agertokiak eta jarraipen-adierazleak aurkezten ditu.
- Enpresetan epe labur, ertain eta luzera sor daitezkeen berrikuntza-aukerei buruzko gogoetak partekatzen ditu.
Dokumentu irekia eta bizia izateko asmoarekin sortu da, eta laster aktibatuko dugun partaidetza-prozesu baten bidez erakunde bazkideen ekarpenekin aberastuko da.
2020 , apirila - 21
PRE-COVID txostena – Aurretiazko I+G Adierazlea 2019-2020
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, 2019ko azaroaren 22an argitaratu zituen Euskadik 2018an izandako I+G arloko gastuari buruzko datuak. Funtsezkoa da informazio estatistikoak eskuan izatea, politika publikoetan erabaki zuzenak hartu ahal izateko. Edonola ere, denbora-tarte handia igaro denez neurtutako denboraldiaren eta urtero egiten den I+G arloko gastuari buruzko datu estatistikoaren artean, baliteke dagoeneko berandutxo izatea haietan oinarritutako erabakiak hartzeko.
Erabaki egokiak hartu ahal izateko, enpresek informazio eguneratua behar dute; modu berean, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakunde publikoek ere informazio eguneratua behar dute I+G+b-arenalorrean, berrikuntza-politikak egokiro bideratu ahal izateko.
Erakunde publikoek, enpresek eta erakunde zientifiko eta teknologikoek interes partekatuadaukate, berrikuntza-politikak unean uneko beharrizanetara egokituta daudela bermatzeko.
2020 , otsaila - 25










