Berrikuntzako kasu praktikoen bankua
Ezarritako esperientzia berritzaileen adibideak aurkitzen ditu, era guztietako erakundeen emaitza onak dituztenak.
Zure jarduera berritzailea hainbat esparrutan inspiratzeko balio diezazukete.
BIZUM NEGOZIOAK: Negozio txikientzako kobrantzen soluzio digitala
2012an sortutako bankua da, hiru euskal kutxek (BBK, Kutxa eta Vital) bat egin ondoren. Horiek dira erakunde berriaren hiru akziodun bakarrak, eta hari eskualdatu diote beren finantzen negozioa.
BIO 7000: elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko biosentsoreen belaunaldi berria
BIOLAN oinarri bioteknologikoko enpresa bat da, biosentsorikan espezializatua, eta haren helburu nagusia da gailu analitikoak diseinatu eta fabrikatzea, elikagaien segurtasunaren diagnostiko eta kontrolarekin lotuta. Gainera, osasun-diagnostikoa ere lantzen du, BIOLAN HEALTH atalaren bidez.
Gailu elektriko eta elektronikoetarako edukiontzi adimentsua
Indumetal industria espezializatu bat da eta esperientzia handia du gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeaketa integralean. Prozesu eraginkorren bidez, hondakinen deskontaminazioaren ondoren, material eta osagai erabilgarriak berreskuratzen dira, lehengai sekundario gisa merkaturatzeko.
EKOSOLBATZAILEAK: berrikuntza eta ekodiseinua garbiketa industrialean
A&B Laboratorios de Biotecnología Arabako ETE familiar bat da, sektore kimikokoa, eta erreferente bat da sektorean. 20 herrialdetan du presentzia. Garbiketa eta mantentze industrialerako produktu ekologikoak fabrikatu eta banatzen ditu: garbigarri desinfektagarriak, koipegabetzaileak, etab.
SEEDSCANDEEP: Burbuilak detektatzeko sistema, Deep Learning ereduarekin hobetua
TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentro bat da, erreferentea Europa mailan. BRTAko kidea da (Basque Research and Technology Alliance). BRTAren helburua teknologia BPG bihurtzea da, enpresekin batera lan eginez lehiakorragoak izan daitezen eta aberastasuna eta enplegua sor dezaten.
GIZARTELAB: Gizarte-erronka handiei aurrea hartzen, trantsizioan dauden komunitateen sustapenaren bidez
Eusko Ikaskuntza Euskal Herriaren gizarte erronkei erantzun global eta integratzaileak emateko topagunea da. Horretarako, etorkizunerako agertokiak eta estrategiak diseinatu eta epe luzerako ikuspuntu orokorra ematen du, gizartearen beharren alde.
KAYROX: Prestakuntzarako eta trebakuntzarako murgiltze esperientziak
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta enpresetan negozio-aukerak sortzeko helburua duen ikerketa eta garapen teknologikoko zentroa. Jardun-eremuak hauek dira: fabrikazio aurreratua, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta hiri-ekosistema.
P16. Sistemaren Planifikazio eta Ebaluazio Integral Berria: Interventzio Sozial Prozesuen
Ortzadar Fundazioa Ortzadarrel gizarte-, kultura- eta ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisotik sortzen da. Jardunbide jasangarriak sustatzen dituzten ekimenak sortzen ditu, eta horietan laguntzen du, hezkuntzaren, sentsibilizazioaren, ikerketaren eta bestelako esparruetako jardueren bidez.
KUBIK 4.0: Eraikin baten biki
TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko erreferentziako zentroa da Europan. Bere helburua teknologia BPG bihurtzea da, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresei negoziorako aukerak sortzeko. BRTAko kidea da (Basque Research and Technology Alliance).
Banatu Berrikuntza-kasua
Berrikuntza-esperientziak eta -jarduerak bilatzen ditugu, arazoak eta/edo zailtasunak konpontzen lagunduko duten emaitza onak izango dituztenak eta beste batzuentzat eredu izan daitezkeenak.




