FIRST LEGO League Euskadi programak 15 urte bete ditu euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen eta arlo horretan estatuko erreferentzia izaten.

Aurtengo 15. edizioan, FLL Euskadik partaidetza marka hautsi du: 2024an 2.828 ikasle (aurreko aldian baino %35 gehiago) eta 171 talde (2023an baino %33 gehiagok) aritu dira.

Programaren 15 urteko ibilbidean, 1.232 taldek, 1.200 boluntariok eta 60 erakundek hartu dute parte Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bultzatutako ekimenean.

Multisede txapelketa martxoaren 2an izango da aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta.

Informazio gehiago

Partekatu albiste hau