Eman izena urriaren 31 arte
Sei esperimentazio proiektu berri abiarazi ditugu, erakundeek elkarrekin esploratu, probatu eta aurrera egin ahal izan dezaten berrikuntzak planteatzen dituen erronken aurrean.
Proiektuek metodologia berritzaileak landuko dituzte Euskadirentzat, frogatutako edo ebidentziak babestutako potentzialarekin. Bakoitza talde txikitan garatuko da, sei eta hamar erakunde bazkide artean, eta proiektuaren esparruan adituak diren erakundeen laguntza izango du. Sortzen diren ikaskuntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemara eramango dira.
Erakunde bazkideentzat soilik.