Prestatzailea

Itziar Cenoz. ICY| Marketing & Communication as a Service-ko zuzendari exekutiboa.

Marketin, Komunikazio eta Negozio Digitaleko aholkulari aditua B2B inguruneetan eta ingurune industrialetan. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Masterra Nazioarteko Marketinean, masterra Digital Business-en (ESIC) eta Executive Coach-en, Europako Coaching Eskolan. 11 urtez, Irizar Soc. Koop. Marketin- eta salmenta-eginkizunetako erantzukizun-postuak izan ditu. 16 urtez Tekniker zentro teknologikoan, Marketing & Digital Business-eko zuzendari izan da. Itziarcenoz.com sortu zuen eta bertako zuzendari exekutiboa da, eta Barcelona School of Managementeko (Universitat Pompeu Fabra) Marketin, Komunikazio eta Digital Business-eko irakasle laguntzailea ere bada.

Ikaskuntza-helburuak

Tailer praktikoa, ikuspegi komertzial eta teknikoarekin:

  • Merkataritza elektronikoaren bidez saltzeko funtsezko faktoreak ulertzeko.
  • Abantailak eta eragozpenak aztertzea eta gutxieneko produktu bideragarri (GPB) batekin hasteko moduak ebaluatzeko.
  • Ordezko piezak, kontsumigarriak, osagarriak edo zerbitzuak saltzeko e-commerce estrategia eraginkor bat egituratzen eta martxan jartzen ikasteko, errepikapena hobeto kudeatuz, merkataritza- prozesuko marruskadura murriztuz eta saldu osteko errentagarritasuna handituz.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Zergatik saldu ordezko piezak eta zerbitzuak online?
    • Aldaketak B2B erosteko ohituretan: urgentzia, autozerbitzua eta 24/7 erabilgarritasuna.
    • Zer produktu- eta zerbitzu-mota egokitzen diren ondo e-commerce
    • Abantaila estrategikoak: fidelizazioa, errepikapena, eraginkortasun komertziala eta bezeroaren datuak.
    • Ohiko oztopoak: barnekoak, teknologikoak eta kulturalak.
  1. Nola erabaki zer saldu eta zer ez
    • Produktu-zorroa aztertzea.
    • Produktuak nola erosten diren ezaugarritzea.
    • Errepikariak eta autonomoak diren erosketa-prozesuak.
    • Nola egituratu produktuak/zerbitzuak online
  1. Ordezko piezen eta zerbitzuen katalogo digitala prestatzea
    • Nola egituratu online
    • Produktu-fitxak: zein da funtsezko informazioa.
    • Prezioak, deskontuak eta baldintzak B2B
    • Digitalizatu daitezkeen zerbitzuak: mantentze-lanak, laguntza, prestakuntza, berme zabalduak.
  1. Zenbait adibide
    • Kasu errealen azterketa.

Nori zuzendua

  • 10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik.
  • Zerbitzu, ordezko pieza edo kontsumigarrietarako salmenta-kanal digitala hobetu nahi duten industria-enpresentzat.
  • Marketin-arduradun, arduradun komertzial, saldu osteko zerbitzuaren arduradun eta Zuzendaritza Nagusientzat.

*Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

urr. 23

09:30 - 13:30 CEST

Arima Hotela (Magnolia Gela). Miramon Pasealekua 162, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Programa osoa
PDF 220,42 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia