Prestatzailea

Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon. 

Aitor espezializatuta dago Foru Zerga Zuzenbidean, eta nazioko eta nazioarteko erakundeei aholkularitza eman die.  

Abokatu ekonomista da (Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen), eta enpresen aholkularitza juridikoko masterra du. Esparru pribatuan lan egin du 13 urtez (zenbait bulegotan, hala nola Cuatrecasas eta PwC) eta administrazio publikoan 21 urtez. Horietatik 7 urte egon zen Instituzio Publikoetako arlo ekonomikoetako arduradun gisa (hala nola Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Getxoko Udala), 10 urte finantza ikuskatzaile gisa eta azken 4 urteak Bizkaia Foru Ogasunaren zuzendari nagusi gisa. 

Horrez gain, Bilbao Bizkaia Kutxa finantza-erakundearen Administrazio Kontseiluaren lehendakariordea izan da, banku-fundazio bihurtu aurretik. Halaber, erakunde horretan ere parte hartu du, patronatuaren kide gisa. 

Egile eta egilekide gisa parte hartu du aldizkari espezializatuetako zenbait argitalpen eta artikulutan.  

Zuriñe Martinez arlo fiskaleko aholkularia da Gómez-Acebo & Pombon.  

Zuriñe Martinez, Gómez-Acebo & Pomboko zerga-aholkularia. Ekonomian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (EHU), eta Zerga Aholkularitzako Nazioarteko Masterra du Zuzenbideko eta Ekonomiako Goi Institutuan (ISDE). Zerga zuzenbidean espezializatuta dago, prestakuntza akademiko sendoa eta sektorean esperientzia praktikoa uztartuz. 

Ospe handiko bulegoen zerga-arloan garatu du bere ibilbide profesionala, hala nola Euskaltaxen eta Deloitten, eta familia enpresei eta multinazionalei zerga-aholkularitza ematen parte hartu zuen, zergak optimizatzen eta araudia betetzen lagunduz. 

Gainera, esperientzia sendoa du enpresak berregituratzeko eragiketetan, bai eta egiaztapen eta ikerketa jardueretan eta prozedura ekonomiko-administratiboetan ere, eta, horri esker, bezeroen plangintza eta defentsa fiskala kaudimenez landu ditzake. 

Profilak zorroztasun teknikoa, xehetasunekiko arreta eta analisirako gaitasuna uztartzen ditu, ingurune konplexu eta arautuetan zerga-aholkularitza integrala emateko funtsezko ezaugarriak. 

Cristina Ugarte del Valle. Berrikuntzako teknikaria SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun Saila 

Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna da (EHU), eta Project Management Professional (PMP) ziurtagiria lortu zuen 2017an. 

Bere ibilbide profesionala berrikuntzaren eta proiektuen kudeaketaren esparruan oinarritzen da, non 13 urtez eta Innobasqueko taldeko kide gisa, funtsezko funtzioak bete zituen euskal I+G+Ba Europan nazioartekotzeko koordinazioan eta laguntza teknikoan. Lankidetza-sareak kudeatu ditu, I+G+Bari laguntzeko Europako Esparru Programarako proposamenak prestatzen parte hartu du eta Eusko Jaurlaritzari laguntza eman dio I+G+Bari laguntzeko finantziazio-programak nazioartekotzeko. 

Gaur egun, laguntza teknikoa eskaintzen du berrikuntzari laguntzeko tresnak diseinatzeko, inplementatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko, eta nazioarteko ikuspegia du arlo horretan. 

Aurretik, Erresuma Batuko Unilever, Eroski eta Percy Dalton enpresetan, besteak beste, esperientzia izan zuen kalitate kontrolean eta produktu berrien garapenean. 

Iñaki Ganzarain, koordinatzaile teknikoa Innobasqueko Berrikuntza Politiken Unitatean. 

Iñaki Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatean. 4 urte egon ostean Minsaiteko aholkulari lanetan, 2016an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzaile teknikoa da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen; aholkularitza ematea zenbait saili eta foru-aldundiri I+Gko zenbait tresna diseinatzen eta garatzen; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen. 

Joseba Uriaguereca, proiektu arduraduna Innobasqueko Berrikuntza Politiken Unitatean. 

Joseba Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduatua da Deustuko Unibertsitatean. 3 urte baino gehiago egon ostean Management Solutions-en aholukari lanetan, 2019 Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen proiektu arduraduna da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren jarraipenean eta ebaluazioan; I+G, berrikuntza eta digitalizaziorako laguntza publikoen jarraipena eta ezagutza; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen. 

Ikaskuntza-helburuak

  • Zerga-araudian kenkari fiskalerako eskubidea sor dezaketen I+G+b arloko jarduera berriak ezagutzea. 
  • Pizgarri fiskal horren garrantzia ikuspegi kuantitatibotik ulertzea, I+G+b arloko jarduera-tipologia bakoitzari egokitutako GZren likidazio-kasu praktikoak azalduz. 
  • Pizgarria aplikatzeko bete behar diren izapide formalen eskema argia eta sinplea izatea. 
  • Eta, azkenik, aipatutako pizgarriaren aplikazio praktikoari buruz eztabaidatzea, zalantzak partekatzea eta planteatzen diren gaiak konpontzen saiatzea. 

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Kenkari fiskalerako eskubidea sortzen duten I+G eta berrikuntza teknologikoko kasuak aztertzea. 
  1. Kenkari fiskalak eta horiek aplikatzeko baldintzak azaltzea, bai eta horien azterketa praktikoa ere. 
  1. Pizgarri fiskala aplikatzeko beharrezkoak diren izapide formalak berrikustea. 
  1. Kenkari fiskala transferituz finantzaketa lortzeko aukera (64 bis). 
  1. Taldean ebazteko kasu praktikoa. 
  1. SPRIri ondorio fiskaletarako kalifikazioko txosten teknikoa eskatzeko eman beharreko urratsen azalpena. 

Nori zuzendua

  • Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren enpresak, I+G+b eta/edo berrikuntza teknologikoko jarduerak egiten dituztenentzat edo horiei aholkuak ematen dizkietenentzat. 
  • I+G+b-rako kenkari fiskalen arloko azken berrikuntzei eta horiei lotutako finantzaketa-aukerei buruzko jakin-nahia dutenentzat. 
  • kenkari horiek haren enpresa motari aplikagarriak zaizkion eta, hala badagokio, egin beharreko izapideak ezagutzeko beharra dutenentzat. 

 

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoizteko. 

Partekatu albiste hau

Presencial

eka. 17

09:00 - 13:30 CEST

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Leku kopurua
30

Iraupena
4,5h

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk