Prestatzailea
Zenon Vazquez. Elkargiko zuzendari nagusia.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Finantzetan espezializatuta dago Kingston-Londonen. IESE Business Schoolen PADE-Enpresen Goi Zuzendaritzako programa ere ikasi du. Finantza- eta enpresa-munduan ibilbide luzea du, bai estatuan, bai nazioartean. Zehazki, eta 2014tik, arrakastaz bete du Cie-Automotive kotizatuko finantza-arduradun (CFO) gisa egin duen lan profesionala. Finantza-ingurunea ondo ezagutzen du, eta esperientzia du finantza-sektorean zein kudeaketa-kontroleko eta ikuskaritzako konpainietan. 2019ko apiriletik Elkargiko zuzendari nagusia da.
Mikel Alberdi Arambarri. Elkargiko Familia-Enpresako arduraduna.
Zuzenbidean lizentziatua EHUn, Enpresen Aholkularitza Juridikoko masterra IE Business Schoolen, MBA-European Management Programme Deustuko Unibertsitatean, Audencia E.S.C (Ecole Supérieure de Commerce, Nantes), Bradford School of Management eskolan. Elkargiko Familia-Enpresaren arduraduna da merkataritza-arloan eta zerga-arloan aditua eta familia-protokoloak egiten eta ezartzen. Hainbat abokatu-bulegotan egin du lan.
Mikel Ocariz. Elkargiko Aholkularitza Zuzendaria.
25 urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitzaren eta finantza-zuzendaritzaren arloan, eta ondo ezagutzen du Euskadiko ETEen enpresa-errealitatea. Ekide Group-en finantza-arduraduna (CFO) izan zen, non bere gain hartu zuen finantza arloa digitalizatzeko erronka eta Mexikon eta AEBn nazioarteko presentzia duen ezagutza- eta teknologia-enpresa bati lotutako kultura eraldatzeko prozesuari ere ekin zion bertan. Gaur egun, Elkargiko Aholkularitza zuzendaria da, eta enpresen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzeko proiektuak zuzentzen ditu. Bere ibilbidean zehar, aholkularitza zuzena eskaini die zuzendaritza-taldeei eta administrazio-kontseiluei, eta finantza-ikuspegi sendo batetik erabaki estrategikoak hartzen lagundu die.
Ikaskuntza-helburuak
- Gobernantza eta finantza-kudeaketa eraginkor batek baliabideak eta foku estrategikoa nola askatzen dituzten aztertzea, berrikuntza-prozesuei modu jasangarrian ekiteko behar diren baldintzak sortuz.
- Enpresei sendotasuna eta arintasuna irabazteko aukera ematen dieten antolaketa- eta ekonomia-jardunbide egokiei buruz hausnartzea, aldaketei aurrea hartzeko eta arrisku gutxiagorekin erabaki berritzaileak hartzeko.
- Enpresa txiki eta ertainen eskura dauden tresna teknologiko berrien erabilerari buruz sentsibilizatzea, lagungarri baitira zereginak automatizatzeko, baliabideen optimizaziorako eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko, haien berrikuntza-prozesuen aurretiko urrats eta osagarri gisa.
Ikaskuntzaren edukiak
- Egungo kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren erronka nagusiak.
- Negozioaren jarraikortasuna ziurtatzeko gobernantza-tresnak: familia-protokoloa edo bazkideen hitzarmena, familia-enpresen edo bazkide-talde batek sortutako enpresen gobernantza arautzeko bi tresna, aukera hauek ematen dituztenak:
- Jabetzaren ondorengotza-prozesua ordenatzea, ildo horri dagokionean negozioaren jarraipena bermatuz.
- Enpresa-erabakiak egoera lasaiagoan dagoen erakunde batetik abiatuta hartzea, berrikuntza hobeto txerta dadin.
- Negozioaren errentagarritasuna maximizatzeko, finantza-baliabideak askatzeko eta berrikuntza-proiektuetara bideratzeko gakoak.
- Negozio errentagarria: eskaintza komertzial errentagarriak eta erakargarriak.
- Zirkulatzailea: hornitzaileak, bezeroak, stockak eta diruzaintza.
- Finantzaketa: egitura optimoa eta finantza-erakundeak.
Nori zuzendua
10 langile baino gehiagoko ETEentzat bakarrik.
- Egungo ekonomia- eta finantza-kudeaketaren erronka eta gako nagusiak ezagutzeko eta errentagarritasuna maximizatzeko interesa dutenak.
- Negozioaren jarraikortasuna ziurtatzeko eta proiektu berriei ekiteko finantza-baliabideak askatzeko gobernantza-tresnak ezagutzeko kezka eta behar espezifikoa dutenak.
- Gerentzia, Ekonomia- eta Finantza-arduradun zein Berrikuntza-arduradunentzat
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
urr. 16
09:30 - 13:30 CEST
BAT Dorrea, Kale Nagusia 1, Bilbao, Bizkaia
Leku kopurua 30
Iraupena 4h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia